Eguraldiak hobera egingo duen itxaropena

27.01.06
Erakundea

Metereologi aurreikuspenek diotenez, gaur arratsaldetik bertatik hasita, eguraldiak hobera egingo du datozen hogeita lau orduetan. Metereologia Euskal Institutuko aurreikuspenaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri-lan saila luzatutakoa, gaur arratsaldean zehar elur kota 600 metrora igoko dela espero da, azken orduetarako. Ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura gutxi edo moderatuki jaitsiko da. Izozte ahul-ertainak izango dira, barnealdeko zenbait lekutan gogorrak izan daitezkeelarik.

Bihar, zerua hodeitsu egongo da, tarte oso hodeitsuekin. Prezipitazio arin-ertaina egingo du, sarriago eta ugariago eguneko lehen partean. Eguneko lehen partean elur-kota 500-600 m inguruan kokatuko da, arratsaldean igo eta azken orduetan 1200 m inguruan kokatuz. Norabide aldakorreko haize ahula edo bizia ibiliko da. Tenperatura gutxi edo moderatuki igoko da. Izozte ahulak izango dira, barnealdeko zenbait lekutan ertainak.

Brigadako udal langileek eguraldiari eta muturreko fenomeno metereologiko horiei aurre egiteko operatibo berezi bat eratu dute eta gaur goizeko lehen orduetarako kalean izan dira. Langile horiek eskaileretatik, espaloietatik eta zebra bideetatik elurra kentzen jardun dute, nahiz eta oraindik botatzen jarraitzen zuen. Lanak eskuz eta makinaz egin dituzte, herriko kaleetan zehar brigadako URO kamioia ere ibili baita. Ikastetxeetarako eta auzorik altuenetarako sarbideetan arreta berezia jarri da, Ongarai edo Santa Anana, besteak beste. Halaber, gatza ere botako da gaur arratsalde eta gauean, elurra urtzen laguntzeko eta bota dezakeen izotzari aurre hartzeko. Operatibo berezi hori mantendu egingo datozen ordu-egunetan, berriz jardutea beharrezko izango balitz.

Muturreko fenomeno metereologikoei buruzko oharra

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako