Betiondoko partzelak, merkeago esleituko dira

01.02.06
Hirigintza

Udalak Betiondoko partzelen prezioa ehuneko hogei merkeago eskaini ditu eta horiek enkante bidez esleitzeko prozedura berri bati ekingo dio. Lehenengo prozesuan eraikinak egiteko eta aprobetxamendu ezberdineko hiru partzela eskaini ziren, 875.000 eurotan. Lehen enkante hori hutsal deklaratu zuen Udalbatzak, lurrok eskuratzeko inork interesik ez eta proposamenik aurkeztu ez zuelako. Hori horrela, Udalbatzak prozesu berri bat deitzeko eta partzelak merkeago eskaintzeko erabakia hartu zuen abenduan eginiko Osokoaren bilkuran.

Partzela horiek Betiondo birpartzelatzeko proiektutik eratorri zaizkio Ermuko Udalari, Legearen arabera hirigintza aprobetxamenduaren %10a baitagokio. Partzelak hiru eta libreak dira, ez baitute urbanizazio kargarik. Partzela bik tamaina ezberdina dute eta familia bakarreko etxebizitzak eraikitzeko izango dira. Hirugarrenaren kasuan, Udalak azaleraren %75 du eta bertan lau etxebizitza atxiki egiteko erabili behar da. Familia bakarrerako partzeletan erosleek etorkizunean etxebizitza eraikitzeko gastuei besterik ez diete aurre egin beharko. Etxe atxikien partzelan, erosleek jabetzaren beste %25 duenarekin ados jarri eta lau etxebizitza eraiki ahal izango dituzte, kasu honetan ere eraikuntza gastuei bakarrik aurre eginez.

Partzelak, hurrenez hurren, ondorengo prezioetan eskainiko dira: 155.172 €; 172.414 € eta handiena 372.414 €. Hortaz, lotea guztira 700.000 €urotan aterako da eta horri BEZa gehitu beharko zaio.

Oharra:

Aprobetxamendu urbanistikoko portzentajearen eta Udalbatzak lursailei aplikatzeko beherapen portzentajearen arteko gaizki ulertzea dela-eta, albiste honetan beherapena %10ekoa izango zela adierazi genuen, duela egun batzuk. Okerreko zifra hori aplikatzen jarraitzeak, enkante berrian lursailek ustez izango zuten prezioak ere gaizki ematera eta akatsa handitzen jarraitzera eraman gintuen.

Web-gune hau jarraitzen dituzten hainbat irakurleren kontsulta eta abisuei esker, egindako hanka sartzeaz konturatzen lagundu digu. Horiek horrela, dei egin eta abisatu diguzuen irakurle, lankide, herritar eta bezero guztioi barkamena eskatzen dizuegu eta gure esker ona adierazi, akatsa zuzentzen laguntzeagatik.

Lotutako albisteak

Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
03.03.25
Betiondon egingo diren zuzkidura-apartamentuen proiektua aurreratua dago

Miguel de los Toyos Etxebizitza sailburuordeak eta Beatriz Gamiz alkateak proiektuaren egoera eta elkarlanerako bide berriak aztertu dituzte Ermuan egindako bileran