-Oxigen-a- UKEren kirol proposamena berritzailea

07.02.06
Kirolak

Udal Kirol Erakundeak UKEk kirol proposamen berritzaile bat luzatu du adin guztietako herritarrentzat, kirol diziplina ugari eta anitzak barne hartzen dituenak. Proposamenari jarritako leloa ondokoa da: ‘Oxigen-a ezazu zure arima, gorputza eta bizitza’. UKEkk proposamen honen bidez lortu nahi dituen helburuak hainbat dira. Batetik, kiroldegiko instalazioak ezagutzera ematea eta horien erabilera areagotzea eta kuotako abonatuei eskaintzen dizkien zerbitzuetan balio erantsi bat txertatzea. Azken hori eskaera zabala zen herritarren artean, asko kexu agertzen baitziren ‘abonatuak izanik ere, ezer gehiago ordaindu gabe igerilekua besterik ez baitezakegu erabili’. Bestalde, oraindik abonatuak ez diren eta erregulartasunez kiroldegia erabiltzen ez dituzten herritarrak ere bereganatu nahi ditu, hazten jarraitzeko. Horretarako ekimen ausarta eta berritzailea prestatu du, otsaileko eta martxoko larunbat arratsaldetan herritarrek kirol jarduerak egin ditzaten modu ludikoan eta aisi giroan, familia kideek batera eta, abonatu izanik, dohainik. Proposamenak 75 jarduera fisiko ezberdin biltzen ditu, otsaila eta martxoko larunbatetarako. Halaber, aurreikusita daude baita ere, koadrilen arteko joko olinpikoak. Dena den, lehenengo asteko erantzun eskasa eta izen-emate eza mantentzen bada, ikastetxeen arteko joko olinpikoak izatera pasako da, UKEkko kirol koordinadora den Antxon Garcíak aditzera eman duenez.

Ekimena liburuxka baten eta hedabideen aurreko prentsa agerpen bidez zabaldu eta ezagutzera eman da. Argitalpèn horretan esaten denez ‘oxigen-a lehendabiziko espazio ireki, plural eta kirol anitza da. Ermuko larunbat arratsaldeak dinamizatzeko sortutakoa’. Horretarako kirol programazio jarduera ugaria prestatu da: aurreiritzirik gabekoa, zabala, eta programazioaren tankerako zale anitzak erakarri ditzakeena. Oxigen-a gustukoen duzun kirola aukeratzea ahalbidetuko dizun lehendabiziko kirol esparru balioanitza da. Udal Kiroldegiak eskaintzen dituen baliabideak aprobetxatuz, diziplina anitzeko espazio gisa egituratzen da astebururo zaletasun eta adinaren arabera 4 kirol jarduera multzo handiak proposatu eta biltzeko. Jarduera multzoen kolorean lau dira esan bezala; berdea, horia (urrea), urdina eta arrosa. Jarduera guztiak hastapen mailakoak dira, jolas eta aisialdiko izaerarekin eta ez konpetitiboak.

Jarduera programa hori prestatu eta koordinatzeak 6.500 euroren kostua izango du. Ekimenari amaiera emateko apirilaren 1ean jaialdi handi bat eginen da. Jardueretan parte hartzen duten guztiek aukera izango dute hainbat sari jasotzeko, saio bakoitzaren ostean galdetegi bat bete eta entregatzen badute. Sariak entitate kolaboratzaile zenbaiten kontura eta horiek eskainitakoak izango dira. Esate baterako, sari gisa landetxeetan egonaldiak, zirkuitu termalak eta bainuetxeetako programak iragarrita daude. Argibide gehiagorako eta gaia sakontzeko ikus aurkezpeneko agiria.

Lotutako albisteak

Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da
Imagen
26.09.25
Kirol alorrak ikastaro berri gehiago eskaino ditu urritik aurrera

Denboraldiko nobedade bitan izena-emateko aukera izango da: 'Indartuz' eta 'K-Stretch'