Gaur zine-klubeko emanaldia egongo da

09.02.06
Kultura eta Gazteria

Gaurko zine-klubearen emanaldian, Peter Fly zuzendariaren ‘La Herencia’ ipiniko da. Ermua Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Gaurkoa Eskandinaviako zikloaren bigarren pelikula da. Filmak 107 minutu irauten duen drama da eta parte hartzen duten aktoreak ondokoak dira: Ulrich Thomsen, Lisa Werlinder, Ulf Pilgaard eta Ghita Norby. Sarrerak 2,60 € euro balio ditu. Saioa herriko Mudo-Drogot elkarteak antolatu du.

Filmak enpresari eta dirudun familia baten historia kontatzen du. Hauek, Borch Møller burdingintza famatuaren oinordeak dira. Protagonistak, Christofferrek, familiaren negozioa alde betera utzi eta jatetxea zabaldu du bere emaztearekin batera, Mariarekin, Suediako hiriburuan. Enpresaren egoera kaskarra dela-eta, Christofferren aitak bere buruaz beste egiten du. Horren aurrean, amak semeari bueltatzeko eta enpresa gain hartu eta zuzendaritzan jarduteko eskatzen dio. Crhistoffer gogoz kontra bueltatuko da eta enpresan ekiten duenean, familia kideen artean tentsioak izango dira nagusi, emaztea, arreba eta koinatuaren artean, guztiak ustekabean harrapatzen baititu. Christofferrek sakrifizio pertsonal handia egin beharko du.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu