Eskandinaviako zinearen zikloa gaur amaituko
Gaur gauean amaiera emango zaio Eskandinaviako zinearen pelikulak aurkezteko zine-klubean otsaila honetarako antolatu den zikloari. Gaueko hamarrak eta laurdenetan, Bent Hamer zuzendariaren ‘Kitchen stories’ tituluko filma emango da Zineman. Komedia generokoa da eta laurogeita hamabost minutu irauten ditu. Aktoreak, ondokoak dira: Joachim Calmeyer, Tomas Norström, Reyne Brynolfson. Emanaldia ‘Mudo-drogot Zinematografoa’ izena duen herriko elkarteak antolatu du. Sarrerak 2,60 euro balio ditu.
Zuzendariari pelikula hau egiteko ideia bururatu zitzaion, berrogeita hamargarren hamarkadako aldizkari batean artikulu eta inkesta bat irakurri ondoren. Aldizkari hartan, ‘Etxekoandre langile anitza’ titulatutako kapitulu bat zegoen eta hartan etxekoandreak ¡ sukaldean eta etxean lanak egiterakoan egiten zituen joan-etorriei buruz suediar ikerlari talde batek egindako artezketa jasotzen zen. Hori oinarri eta ardatz hartuta filmaren gidoia landu zuen. Pelikulak Valladolideko Nazioarteko Zine Jaialdian bi sari jaso zituen 2003. urtean, Zilarrezko Galburua eta Argazkilaritza Zuzendari onenaren saria, hain zuzen ere.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian