-Irakurlearen eguna-, liburutegiaren ekimen berria

22.02.06
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak ‘irakurlearen eguna’ deritzan figura ezarriko du, irakur zaletasuna eta bertako mailegu zerbitzua sustatzen jarraitzeko. Hilabete honetatik bertatik, hileko 23. eguna ‘irakurlearen eguna’ izango da Ermuko udal liburutegian. Hogeita hirugarrena aukeratu da, nazioarteko ‘Liburuaren eguna’ apirilaren 23an ospatzen delako. Hortaz, hemendik aurrera hile bakoitzeko 23an liburu sorta zozketatuko da, erabiltzaileen adinari egokiturik kasu bakoitzean. Hori horrela, haur, gazte eta helduen taldeko erabiltzaileetako bati zozketatuko den liburu bana egokituko zaie. Liburuak une bakoitzean gehien saldu diren tituluetatik aukeratuko dira.

Zozketan sartuko dira egun horretan liburuak maileguan hartu eta eraman dituzten erabiltzaile guztiek. Horretarako nahikoa izango dute, izen-abizena, norberaren hainbat datu eta telefono zenbakia eskatzen dituen txartela bete eta mostradorean bertan izango den ontzian sartzearekin. Ekimenak liburuen mailegua sustatu eta erabiltzaileak saritu nahi du. ‘Irakurlearen egunaz’ estreinakoz bihar, otsailaren 23an, egingo da lehen aldiz.

Lotutako albisteak

Imagen
13.10.26
Udal Liburutegiak María Moliner 2026 saria jaso du irakurzaletasuna sustatzeko egindako lanagatik

Kultura Ministerioak gure liburutegiaren lana aitortu du, «Cuando la biblioteca acompaña no estás sola» izeneko hautagaitzari saria emanez
Imagen
09.10.26
Udal liburutegiak haurrentzako ipuin-kontaketa denboraldi berri bati ekingo dio

«Arratsaldean kontu kontari» programak hiru saio eskainiko ditu urritik abendura bitartean, 2018 eta 2023 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Parte hartzea doakoa izango da, baina aldez aurretik tokia erreserbatu beharko da
Imagen
06.10.26
Liburutegiko haur eta familia irakurketa klubetan izena emateko epea zabalik

Liburutegiak haur eta familia irakurketa kluben beste edizio bat jarriko du abian. Ipuinez eta liburuez elkarrekin gozatzeko eta txikitatik irakurtzeko zaletasuna sustatzeko proposamena