-Infinitu- kartela, martxoaren 8ko lehiaketaren irabazle

23.02.06
Berdintasuna

‘Infinitu’ titulatutako proposamenak ‘martxoaren 8ko’ lehiaketa irabazi du, herri bozketan botoen %55 bildu eta gero. Kartela, Nerea Eriz bilbotar gaztearena da, 25 urtekoa eta publizitatean lizentziaduna. Irabazleak bozkatu eta baliozkoen botoetatik 161 jaso du eta, babes gehien lortzeagatik 600 euro eskudirutan eta diploma bat eskuratuko ditu. Estreinakoz erabili izan den herri bozketak nahi izan duten guztiei beren iritzia emateko aukera eman die. Bozketak partaidetza handia izan du, 303 pertsonek bozkatu baitute, horietatik 62 Emakumearen Topagunean ipinitako ontzia erabili du eta beste 241 pertsonek web-gune hau erabili duelarik. Lehiaketa erabakitzeko herritarrek adierazitakoa eta finalean sarturiko proposamen bakoitzak bildutako kopurua aintzat hartu dira. Jasotako boto guztietatik baliozkotzat eman izan dira 292. Boto horien banaketa ondokoa izan da: ‘Infinitu’: 161; ‘Semaforoak’. 69; ‘Ateak zabaldu’: 42 eta, azkenik, ‘Kontrasteak’: 20 boto.

Bozketaren datu eta bitxikeriak

Teknologia berriak erabili izanak parte hartzearen indizeak gora egiten lagundu du, horiek eskaintzen duten erraztasun eta irisgarritasuna dela-eta. Hots, eguneko hogeita lau ordutan bozka zitekeelako, distantzia edo espazioaren mugak gaindituz, intenet-ek ez baitu muga geografikoen berri.Horren adibide garbia da, pertsona batek Asiatik botatu duela, hain zuzen ere Txinako Errepublika Popularretik. Halaber, besti bi ere aipatzekoak dira, bata Hendaiatik botatu duelako eta, bestea, Brasilgo Rio de Janeiro herriko alaba izan arren, parte hartu duelako. Partehartzaileen %79 boto elektronikoa erabili du eta horrek ahalbideratu du, Errioxa, Malaga, Nafarroa, Valladolid, eta Kantabriatik jendea botatu ahal izatea. Gure autonomi erkidegoa osatzen duten hiru lurralde historikoek ere beren aztarna utzi dute, Gipuzkoa, Araba nahiz Bizkaitik boto franko jaso baitugu. Azken lurralde horretako herriak nagusi izan dira eta, hori osatzen duten eskualde guztiak ordezkaturik izan dira, kasurako, Durangaldea, Lea-Artiba, Enkarterriak, Arratia-Nerbioi, Bilbo handia eta inguruak, eta abar. Parte hartu duten guztietatik, 22 pertsonek euskara erabili dute galdetegia betetzeko eta gainerako guztiak gazteleraz baliatu dira.

Emakumearen Topagunetik herri bozketa oso positibotzat jo da. Bertan aditzera eman digutenez, lehiaketa erabakitzen 300 pertsonatik gora parte hartu izana ‘arrakastatsua’ da. Bertakoek adierazi digutenez, parte hartu duten gehienek irizpideak izan dituzte oinarri beren iritziak ematean, gehienek aukeraren zergatiari erantzun diotelako. Halaber, aurtengo, edizioan helburua lortu dutela uste dute, maila egokia izan baita eta finalean sartu diren lanek berdintasunaren, borrokaren eta gizartean eta politikan emakumeek parte hartu eta egiten dituzten aldarrikapenen ideiak adierazi dituztelako egokiro.

Lotutako albisteak

Imagen
16.07.25
Jokabide matxistarik eta eraso sexistarik gabeko jaien alde

Berdintasun alorrak sentsibilizazio kanpaina garatuko du eta 'Puntu moreak' kalean jarriko ditu jaietako bost egunetan
Imagen
09.07.25
‘ZainSare’ programaren hiru udalerri pilotuetako bat izango da Ermua

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera
Imagen
24.06.25
Harrotasunaren eguna ospatu Emakumearen Topagunean, irudiz eta gogoetaz

LGTBIAQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta (ekainak 28), Ermuko Emakumearen Topaguneak jarduera kultural berezia egingo du