SEADeko bandera udaletxeko mastan jarrita

27.02.06
Erakundea

Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren bandera Ermuko udaletxearen mastan jarri da gaur goizean goizetik. Gaurkoan, otsailaren 27 egun honetan, Sahararrek nazioaren jaia ospatzen dute eta Udalbatzak komunitate harekin bat egin eta haiekiko elkartasuna adierazi nahi izan du. Bandera udaletxeko mastan jartzeko erabakia Udalbatzak hilabete honetan eginiko azken Osokoaren Bilkuran erabaki zuen. Bilkura horretan, Saharar Errepublikaren aldarrikapenaren 30. urteurrena betetzen zela eta adierazpen instituzionala onartu zuenean. Adierazpen instituzional hori mozio gisa aurkeztu zuen PSE-EE/PSE-EE/PP, EAJ/PNV y EB/IU taldeetako zinegotzien botoekin.

Adierazpen horretan jasotzen denez, Ermuko Udalak berretsi egiten du Saharar herriak askatasuna eta autodeterminazioa eskuratzeko mantentzen alde duen borrokaren aldeko konpromisoa. Halaber, Udalak Saharar herriaren ordezkaria den Fronte Polisarioa zoriondu egiten du, Baker II. plaza deritzanaren bidez irtenbide bidezkoa, baketsua, demokratikoa eta egonkorra lortzearen aldeko konpromisoa hartu duelako. Aipatu adierazpenean jasotzen denez, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluari eta Espainiako eta Europar Batasuneko gainerako gobernuei eskatzen zaie eskura dituzten baliabide demokratiko guztiez baliatuz, Marokoko gobernuari behar den adina presio egin diezaiotela, Mendebaleko Saharako Herriaren Autodeterminaziorako Bake plana onar dezan, gatazkaren irtenbide baketsua eta behin betikoa lortzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte
Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako