Protesta laborala

27.02.06
Erakundea

Berrogei bat langile bildu dira gaur arratsaldean Ermuko Udaletxearen aurrean UGT eta CCOO sindikatuek deitutako protesta laboralean. Elkartutakoak Badesa, S.A.ren langileak izan dira. Badesa, S.A. orain dela hainbat urte sortu zuten ‘Debabarrena’ Mankomunitatea osatzen duten Udalek. Badesa enpresako langileek hiri hondakin solidoen bilketan eta kale garbiketan jarduten dute. Gaur arratsaldean bildutakoek, zuzenean Mankomunitatearen langile direnen lan baldintzak berberak eskatzen zituzten, hau da bere egunean udaletatik hartu, bere egin eta gaur egun Mankomunitatearen egituran barne daudenena. Badesako langile horiek pankarta baten atzean bildu dira, non ondokoa irakur zitekeen: ‘Soldata berdinak. Gezur gehiagorik ez. Negoziazioa orain’. Bildutakoek kontsigna kantatu eta beraien lan egoerak hobetzea aldarrikatu dute, txilibituak eta bonboak joz, bertan zeudela agerrarazteko. Félix Prol Salgado eta José Luis Araujo Araujo alkateordeak, udalaren ordezkari direnak Mankomunitatean, langile horien bozemaileak hartu eta horiekin elkarrizketatu dira. Protestak berrogeita bost minutu iraun du, taldea desegin egin denera arte.

Lotutako albisteak

Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako
Imagen
30.12.25
Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako