Folk taldeentzako I. lehiaketa
Udal Kultura Sailak folk musikako herriko taldeekin lankidetzan jardunez, folk musika taldeentzako I. lehiaketa antolatu du. Ekimenari ‘Folkez Blai’ izena jarri zaio. Lehiaketa honetan 4500 euro banatuko dira saritan. Garaile suertatzen den taldeak 3000 euros eskudirutan jasoko du eta bigarrenari kopuru horren erdia emango zaio. Epaimahaiak aurkeztutako sei talde aukeratuko ditu. Talde horiek lehiaketako bigarren fasera pasako dira eta irailaren bigarren asteburuan zuzeneko emanaldia eman beharko dute Orbe Kardinalaren plazan. Lehiaketa honek bere sorreratik bi helburu ditu; batetik, musika bere errotik bertatik sustatzea eta, bestetik, modalitate hori lantzen duten musika elkarteen erakusleihoa izatea.
Lehiaketa bi fasetan gauzatuko da. Lehenengoan, lehiaketara aurkeztutako grabazioak aztertu eta hainbat aukeratuko dira; bigarrenean, finalera heltzen diren 6 taldeek zuzenean joko dituzte beraien abestiak. Bigarren fase honetan folk talde ospetsu batek ere kontzertua eskainiko du lehiaketako taldeek egingo dute oholtza beretik. Hori horrela, folk taldeak bultzatzeko hasierako helburuari irailaren 8tik 10era bitartean Ermura etorriko zaizkigun guztiei musika mota hori deskubritu eta ezagutzeko aukera eskaintzea gehitzen zaio, guztion gustukoa izango dela espero baitugu. Lehiaketa honetan ez dute parte hartuko antolakuntzan lagunduko duten herriko taldeek, ez eta epaimahaikide izango direnek ere.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian