Arratsaldez kontu-kontari ekimenaren saio entretenigarria
Hogei bat gazte bildu zen larunbat honetan, udal liburutegiak antolatutako ‘Arratsaldez kontu-kontari’ ekimenaren saioan.
Larunbateko ipuin kontalaria Esti González ermuarra izan zen, 5 urtetik 9ra bitarteko umetxoen arreta erakartzea bete betean lortu zuelarik. Bildutakoek, hiru ordu laurdenez ipuin anitzak entzuten gozatu zuten. Erabilitako ipuinen errepertorioa zabala izan zen eta kontatutakoen artean aipatzekoak dira Adela Turín autorearen “Arturo eta Clementina” eta “Paketume”. Ipuin horiek jasota daude ‘Lumen’ argitaletxeak kaleratutako liburu baten. Saioa amaitu aurretik, Estibalizek hainbat trikitixa kantatu zituen.
Larunbatean, umeak ez ezik amaren bat ere parte hartzera animatu eta saioa entzuten geratu zen, seme-alabari laguntzearen aitzakiaz baliaturik.
Lotutako albisteak
Kultura Ministerioak gure liburutegiaren lana aitortu du, «Cuando la biblioteca acompaña no estás sola» izeneko hautagaitzari saria emanez
«Arratsaldean kontu kontari» programak hiru saio eskainiko ditu urritik abendura bitartean, 2018 eta 2023 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Parte hartzea doakoa izango da, baina aldez aurretik tokia erreserbatu beharko da
Liburutegiak haur eta familia irakurketa kluben beste edizio bat jarriko du abian. Ipuinez eta liburuez elkarrekin gozatzeko eta txikitatik irakurtzeko zaletasuna sustatzeko proposamena