Udal liburutegiak logotipo berria du
Udal liburutegiak logotipo berria aukeratu du. Lehiaketako irabazlea Joana Fernández Sánchez ermuar gaztea da, epaimahaiak atzo arratsaldean ezagutarazi zuenez. Irabazleak 18 urte ditu eta Gasteizko Arte eta Diseinu Eskolako ikaslea da. Saridunak ‘oso pozik dagoela’, aitortu digu, ‘norberaren herrian sari bat jasotzea, arro egoteko modukoa baita’ bere ustez. Honek, sari moduan 300 euro jasoko ditu eskudirutan. Lehiaketa irabazi duen logotipoak liburu bat irekitzen adierazten du. Liburuaren irudia urdinez egina dago eta horren orrialdeak laranja ukitu bat dute. Liburua erditik irekitzean horren bizkarrak kurbatu eta liburutegia dagoen eraikinaren sarrerako arkuak errepresentatzen ditu. Epaimahaiak baloratu dituen aspektuen artean ondoko a izan da; liburua, irakurketa eta udal liburutegia identifikatzeko ezaugarri bat lortzeko gaitasuna, kasu honetan eraikinaren ezaugarri arkitektonikoaren bidez lortu dena. Hortaz gain, kontutan hartu ditu proposamen argiak eta ulerterrazak izatearen irizpideak. Hemendik aurrera ikur berri hori zerbitzuko jarduera guztietan erabiliko da, hala euskarri digitaletan nola paperean.
Lehiaketara 68 lan aurkeztu dira, proposamen eta konposizioak 51 autorerenak izanik, horietako hainbatek bat baino gehiago bidali baitu. Parte hartzaileetatik 30 gizon izan dira eta beste 21 andrazkoak. Lanak gure herritik ez ezik beste komunitateetatik ere franko etorri dira, horien artean Asturias, Andaluzia, Leon, Kanariar irlak, Valentzia, Burgos, eta abar… Euskadiko herri askotatik ere lanak bidali izan dituzte. Epaimahaiaren esanetan, aipatzekoak dira lehiaketara aurkeztutako proposamen kopurua, horien kalitatea eta originaltasuna.
Lotutako albisteak
Kultura Ministerioak gure liburutegiaren lana aitortu du, «Cuando la biblioteca acompaña no estás sola» izeneko hautagaitzari saria emanez
«Arratsaldean kontu kontari» programak hiru saio eskainiko ditu urritik abendura bitartean, 2018 eta 2023 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Parte hartzea doakoa izango da, baina aldez aurretik tokia erreserbatu beharko da
Liburutegiak haur eta familia irakurketa kluben beste edizio bat jarriko du abian. Ipuinez eta liburuez elkarrekin gozatzeko eta txikitatik irakurtzeko zaletasuna sustatzeko proposamena