-Bikote irekia- obra antzeztuko da gaur

10.03.06
Kultura eta Gazteria

Suripanta antzerki taldeak, Franca Rame eta Dario Fo senar-emazteak erdibana idatzi zuten ‘Bikote irekia’ obra antzeztuko du gaur Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Egokitzapena eta zuzendaritza, Carmen Galartza zuzendariarenak dira. Obran parte hartuko duten antzezleak ondokoak dira: Mª Sol López, Pedro Rodríguez eta Jesús Martín Rafael. Sarrerak takilan eros daitezke 8 eurotan. Ekitaldia Emakumearen nazioarteko eguna ospatzeko hilabete honetan prestatu den programaren barne dago. Hori horrela, antolatzailea Berdintasunerako udal saila izan da.

Sinopsia

Senarrak emazteari beraien harremanean fideltasunaren kontzeptua ezabatzea proposatzen dio. Emaztea ez du ulertzen zergatik, baina negar batean proposamena ontzat ematen du. Azken batean, bizi duten garaiaren ezaugarri bat da. Gizona, zoriontsu dago. Konkistatzen dituen amorante guztiak ez baititu ezkutatu beharko, ez eta errudun sentitu beharko. Egoera librea izango da, guztiz demokratikoa. Gauzak aurrera jarraituko dute gorabeherarik gabe, egoerak buelta eman bitartean. Emazteak amorante gazte, prestu eta eredugarria lortzean gauza korapilatu egingo da, senarrari ez baitzaio ondo irudituko. Ezingo baitu jasan.

-Bikote irekia- obra antzeztuko da gaur.

‘Bikote irekia’ amodioari eta bikoteen arteko harremanari buruzko lana da, oraindik gaur egun, gai unibertsal honen inguruan pentsaraziko diguna eta, batez ere, barre arazi egingo diguna.

Lotutako albisteak

Imagen
Santixauak 2025 - Los Zigarros taldearen kontzertua | Santiagos 2025 - Concierto de la banda Los Zigarros
21.07.25
Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita