Ermuak ingurumenean eragiteko plana onartu du

14.03.06
Erakundea

Udalbatzak herriko ingurumenean eragiteko planaren ildo estrategikoak onartu zituen atzo. Halaber, ingurumena iraunaraztearen aldeko konpromisoa hartu eta Aalborg (Danimarka) hirian Europako hiriek sinatutako gutunari atxikitzea ere onartu zuen. Sinatu zen hiriaren izenez ezagutzen den eskutitz hori, Tokiko Agenda 21 ekimenaren barne dago. Plana aho batez onartu zuten Udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek, bart gauean egindako ohiko Osoko Bilkurak jorratu zituen puntuen artean.

Aipatu gutuna hiribildu eta hiri jasangarrien Europako hitzaldian parte hartu zutenek sinatutako agiria da, Aalborg (Danimarka) hirian 1994ko maiatzean egindakoa. Sinatzaileek agirian adierazten dutenez tokian tokiko estrategiak erabakitzeko eta jasangarritasuna euren ekintzetako ardatz bihurtzeko konpromisoa hartu zuten. Konpromiso hori Tokiko Agenda 21 deritzanaren prozesuak garatzean datza, izen bereko agirian ezartzen diren printzipioetan oinarrituta. Prozesu horien artean aipagarria da tokiko ekintza plana prestatzea, zeinak jarduera zehatzak eta jasangarritasunaren alde lan egiteko konpromisoa jasoko dituen.

Goranahi eta eduki handiko plana

Ingurumenean eragiteko planak hamahiru lan ildo estrategiko aurreikusten ditu. Ildo estrategiko horietako bakoitzean etorkizunean –epe motz eta ertainean gauzatu beharreko ekintza zehatzak jasotzen dira. Hori bai, guztiak gizakiok egiten ditugun jarduerak jasangarriagoak eta ingurumenarekiko errespetagarriagoak izateko helburuarekin. Lan ildo estrategiko horien aplikazio eta garapenean udaletxean lanean diharduten alor eta zerbitzu guztiak inplikatuko dira; idazkaritzatik bertatik hasi eta udaltzaingoraino. Halaber, beste erakundeekiko kolaborazioa eta parte hartzea ere aurreikusita dago, kasurako Debegesa sozietatea edo Eusko Jaurlaritzarena.

Ildo estrategikoen izenburuak ondokoak dira:

  1. Ekonomia eta enpleguaren dibertsifikazioa sustatzea.
  2. Natura, biodibertsitatea (aniztasun biologikoa) eta udalerriko paisaia babestea.
  3. Udalerriko hirigintza hobetzen bultzatzea.
  4. Bestelako mugikortasun moduak bultzatzea.
  5. Ur kontsumo gutxitzea eta baliabideak optimizatzea.
  6. Hondakinen birziklatze eta berrerabiltzea sustatzea.
  7. Energiaren kontsumoa gutxitu eta optimizatzea.
  8. Airearen kalitatea hobetzea eta emisioak murriztea.
  9. Kutsatutako lurrak kontrolatu eta bere onera ekartzea.
  10. Kalitate akustikoan eragitea eta horren kontrola hobetzea.
  11. Ingurumenaren kudeaketa indartzea.
  12. Ingurumen eta jasangarritasunaren irizpidean txertatzea udalaren kudeaketan.
  13. Euskararen erabilera indartzea.

Udalbatza honek laster liburuxka bat argitaratu eta banatuko die herritarrei, guzti honen gaineko argibideekin. Liburuxkan ildo estrategikoen nondik norakoak eta bakoitzean helburuak lortzeko proposatzen diren ekintzak zehatz-mehatz jaso eta landuz.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere