-Berba lagun ekimenaren jarduerak

16.03.06
Euskara

Euskaldun zahar eta berriak elkartzeko eta mintzapraktikak egiteko ekimena, ‘Berba lagun’ deritzana, 05/06 ikasturterako programatu dituen ekintzak eta datozen asteetan egingo direnak iragarri ditu. Berba lagun ekimenaren helburua ondokoa da: euskaldun zahar eta berriak mintzapraktikak egiteko aukera eskaintzea eta erabileren poderioz euskara bera indartzea. Aurkeztu berri den ekintza egitarauan, parte hartzaileek eskatu eta botatutako proposamenak jasotzen dira, urte amaitu baino lehen inkesta batzuek pasa baitzitzaien. Nolanahi ere, berba laguneko ekintzak irekiak dira eta horietan nahi duen guztiak har dezake parte. Egitarauan inguruetako mendi irteerak eta egun osorako txangoak daude. Halaber, bi ikastaro ere, antolatu dira; lehena, josten ikastekoa (hastapenak) eta urtarrila eta otsailean zehar egin dena eta, bigarrena, euskal dantzen ingurukoa, martxoaren azken astean eta apirilaren hasieran egingo dena.

Mendi irteerak martxoaren 26ko eta maiatzaren 7ko igandeetan egingo dira. Lehena Mendibilera izango da eta bigarrena oraindik erabakitzeke dago. Josten ikastekoa ikastaroa amaituta dago eta euskal dantzena martxoaren azken asteetan eta apirilean egingo da. Egun osorako txangoa ekainaren 18an egingo da, eta aurrerago zehaztuko da lekua. Ekintzetan parte hartu edo argibide gehiago nahi dutenek ‘Kaltxango AEK’ euskaltegiza jo behar dute (Bizkaia Etorbidea, etxabea z/g, 943 17 19 40 edo 639 41 42 05 esku-telefonora deituz).

‘Berba lagunek’ laugarren edizioa betetzen du aurten. Antolatzaileak ondokoak dira: Euskal Birusa, Euskal Herrian Euskaraz, Topagunea, Kaltxango AEK eta udal Euskaltegia. Ekimenak udal euskara sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jasotzen du, finantzatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
15.04.25
Udalak euskara sustatzeko aurtengo dirulaguntza lerroak zabaldu berri ditu

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago
Imagen
11.04.25
Markos Gimenoren "101 letrakartel", Ezekiel Etxebarria sariaren irabazlea

Azken urtean Udal liburutegian gehien irakurri den euskarazko liburua izan da
Imagen
04.04.25
Euskaraldia ekimenaren laugarren edizio maiatzean izango

Maiatzaren 15etik 25era bitartean euskara gehiago eta gehiagotan erabiltzeko konpromisoa