Antzerki musikala haurrentzat

17.03.06
Kultura eta Gazteria

‘Sointek produkzioak’ konpainiak antzerki musikal bat haurrentzat eskainiko du bihar arratsaldez, Ermua Zineman, arratsaldeko 5etatik aurrera. Ikuskizunak ‘Xurdin ipotxen munduan’ titulua du. Taldeak dioenez biharkoa ikus daitekeen antzerki musikalik ikusgarrieta animatuena da. Gainera taldea laister EITBko Txirri, Mirri eta Triribiton pailazoen ‘Triki traka trikitron’ saioan agerpen oso bereziak egingo dituzte. Obrako pertsonaiak bost dira: Xurdin, Dofasol, Haizeder, Zirri eta Borro. Taldea inoiz ezagutu den baso alaienean bizi da, kideak egun guztiak jolasean eta dibertitzen pasatzen dituztelarik. Baina egun batean, Onto izeneko izaki maltxurrak, haien zoriona zapuzten saiatuko da. Haur eta ikusleek Xurdin eta bere lagunei lagundu beharko diete, onik irten daitezen.

Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du. Sarrerak bost euro balio du eta gaur, arratsaldeko 15,00ak bitartean sailaren bulegoetan eskuratu ahal izango dira. Bihar, aldiz, ikuskizuna hasi baino lehenago Zinemako takilan bertan erosi ahal izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin