Ermuak 4 etxebizitza zozketatuko ditu minusbaliatuentzat

23.03.06
Hirigintza

Udal honek babes ofizialeko eta minusbaliatuentzat egokitutako lau etxebizitza zozketatuko ditu datorren hilean. Zozketa horretan behar eta ezaugarri horiek dituzten eskualdeko biztanleak sartuko dira, ermuarren eskaririk ez baitago eta 2005ean hutsik geratu baitziren. Zozketa apirilaren 24an egingo da, Udalbatzak aurreko astean eginiko Osokoaren Bilkuran hartutako erabakiari jarraiki.

Etxebizitza horiek Abeletxen eta San Antonioko promoziokoak dira eta hutsik daude, iaz horrelako ezaugarri eta beharrak dituzten ermuarrentzat eginiko zozketetan e zirelako bete. Hori horrela, Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailburuak 2000ko abenduaren 26an eta 2003ko abenduaren 16an xedatutakoaren arabera, eskualdeko herrietako biztanle minusbaliatuen artean zozketatu behar dira.

Udal honek jada eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari horrelako etxebizitzak eskatu dituzten eskualdeko biztanle minusbaliatuen zerrendak. Etxebizitzak apirilaren 24an Udalbatzak egingo duen Osokoaren Bilkuran zozketatuko dira, interesdunek jendaurrean egingo den zozketara sartu ahal izango direlarik.

Zerrenda

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
18.06.25
Ekintza bandalikoak jasan dituzte Zerukoako igogailuak eta Ongaraiko bainu publikoak

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du
Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan