-Emakumeak gori-gori- antzezlana ikusgai gaur

24.03.06
Kultura eta Gazteria

‘Teatropello’ konpainiak ‘Emakumeak gori-gori’ lana antzeztuko du gaur Ermua Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Antzezlana Edurne Rodríguezek idatzitako obran oinarriturik dago. Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du eta martxoaren 8ko data oroitzeko jardueren barne kokatu behar da. Sarrerak 6 euro balio du eta sailaren bulegoan eskura daitezke arratsaldeko 3rak bitartean edo, ikuskizuna hasi aurretik, takilan bertan.

Konpainia 2002an Bartzelonan sortu zen, ‘Fernandina Vint’ antzezpen eta trebakuntza estudioetan. Lanaren zuzendaritza konpainiak berak gain hartu du. Obra parte hartzen duten aktorean ondorengoak dira: Marina Escribano, Diana Llobet, Marta Salvadó eta Agurtzane Zallo.

Obraren eszena bat.

Sipnosia

Lau emakume dira, elkarri hitz eta garrasi egiten diotenak; elkar ezagutu; elkarrekin barre egin eta elkarren artean aitortzen direnak; maitemindu, maitatu, elkar traizionatu; langile, ama eta moda jarraitzaileak direnak; pentsatu, elkarri min egin, amestu, sufritu, gozatu eta elkar iraindu; isilik egon, elkar ulertu eta lagundu et, azken baten, bizi diren emakumeak. Hori guztia, emakume nahiz gizonek genero femeninoa bere osotasunean ezagutu eta ulertu dezaten, beraien arteko berdintasun eta desberdintasun guztiekin.

Nolanahi ere, oso zaila da ‘Emakumeak gori-gori’ obra zer den kontatzea sentimendu eta bizipenetan oinarritzen delako, hortaz, zuetariko bakoitzari besaulkitik bertatik ikusi eta gozatzera gonbidatzen zaituztegu.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin