Udalak administrazioa modernizatuko du
Udal honek bere administrazioa modernizatzeko eta bere eguneroko eginkizunean teknologia berriak txertatzeko proiektua onartu berri du. Udalbatzak horrela erabaki egin duen azken Osokoaren Bilkuran zehar, ordezkaritza duten alderdi politiko guztien adostasunez eta aho batez. Proiektu horren helburua ondasun, obra edo zerbitzuen herri-kontrataziorako prozedura normalizatuak garatu eta ezartzea, eta horretarako izan litekeen enkantearen artikulazio telematikoaren proiektua gauzatzea dira proiektuaren helburuak. Proiektuak 300.000 €ko kostua izango du.
Proiektu horren gastuari aurre egiteko Udalak Herri Administrazioen Ministerioari aipatutako proiektuaren %50eko dirulaguntza eskatu dio, hau da 150.000 €. Gainera, Udalak hari eskatu dioenaren beste jartzeko konpromisoa hartu du, horretarako aurtengo udal aurrekontuko hainbat partidetan kopuru hori bideratu duelarik.
Laguntza eskaera hori 1263/2005 Errege-dekretuaren babesean egin da. Dekretu horretan toki-erakundeek informazioaren teknologien bitartez toki-administrazioa modernizatzeko ahaleginetan laguntzeko Estatuak egiten duen ekarpen ekonomikoa arautzen da. Xedapen horren azken jomuga herritarrentzako kudeaketa- eta arreta-zerbitzuak hobetzea eta prozedurak sinplifikatzea izanik.
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako