Haurrentzako liburuen nazioarteko eguna

29.03.06
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak Hans Christian Andersen idazle danimarkar famatuaren lanak bildu eta erakusketa antolatu du. Bildumari ondokoa titulua jarri izan zaio: ‘Behin batean… Hans Christian Andersenen ipuinak’. Andersen autore oparo eta famatuari omenaldia eskainiko zaio aurten, apirilaren 2an ospatuko dugun ‘Haurrentzako liburuen nazioarteko egunean’.

Aipatu egun hori dela-eta, udal liburutegian ipuin kontalarien saio berezi bat antolatu du datorren larunbaterako. Saioa Andersenek idatzi eta ‘Printzesa eta ilarra’ titulatutako obran oinarriturik egongo da. Saioa Esti González Solozabalek emango du eta ikuskizunean herriko ikasle gazteek prestatutako irudiak, olerkiak eta testuak uztartuko ditu.

Herriko ikastetxeek martxoko hilabetean zehar ipuin hori irakurri eta lantzen jardun dute. Horrela, ikasleek ipuina amaitzeko modu ezberdinak proposatu, neurtitzetan kontatu edo obran jasotako pasarteak marraztu izan dituzte. Lan horiek guztiak liburutegira bidali dituzte eta zerbitzuak ikusgai jarriko ditu datorren astean zehar haurrentzako aretoan. Ondoren, lanak koadernatu egingo dira eta agerian jarri ikusi nahi duten guztientzat.

Erakusketan dauden liburuak,

Deskontuak haur eta gazteentzako liburuak erosteko

Bestalde, irakur zaletasuna sustatzeko helburuarekin, herriko ‘Maribel’ eta Xiripot’ liburutegiek %10eko deskontua egingo digute haur eta gazteentzako liburuak erosi eta udal liburutegiko txartela erakusten dugun ermuarrei.

Lotutako albisteak

Imagen
13.10.26
Udal Liburutegiak María Moliner 2026 saria jaso du irakurzaletasuna sustatzeko egindako lanagatik

Kultura Ministerioak gure liburutegiaren lana aitortu du, «Cuando la biblioteca acompaña no estás sola» izeneko hautagaitzari saria emanez
Imagen
09.10.26
Udal liburutegiak haurrentzako ipuin-kontaketa denboraldi berri bati ekingo dio

«Arratsaldean kontu kontari» programak hiru saio eskainiko ditu urritik abendura bitartean, 2018 eta 2023 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Parte hartzea doakoa izango da, baina aldez aurretik tokia erreserbatu beharko da
Imagen
06.10.26
Liburutegiko haur eta familia irakurketa klubetan izena emateko epea zabalik

Liburutegiak haur eta familia irakurketa kluben beste edizio bat jarriko du abian. Ipuinez eta liburuez elkarrekin gozatzeko eta txikitatik irakurtzeko zaletasuna sustatzeko proposamena