Udal ordezkariek Portugalera doaz, berrikuntzaren astera

05.04.06
Erakundea

Gure udaleko ordezkari talde bat Covilhan (Portugalen) gaur zabaltzen den berrikuntzaren astean parte hartuko du. Jarduera WATCH IT! proiektuari atxikita dago, 2004ko abenduan onartu zena, deialdira aurkeztutako 90 proposamenen artean. Europako Komunitatearen ekimen honek barne hartzen ditu Europako hego-mendebaldeko hiru herrialdeak; hau da Frantzia, Espainia eta Portugal. Aipatu programa ondorengo izenarekin ezagutzen da: ‘INTERREG III B SUDOE’ eta Feder (fondo europarrak eskualdeen garapenerako) izeneko fondoekin finantzatzen. Berrikuntzaren astea gaurtik ostiralera bitartean egingo da, biak barne.

Udal ordezkari taldearen burua alkate Carlos Totorika doa, eta honi lagunduko diote Ekonomia sustapen, enplegu eta trebakuntza eta Hirigintzako alkateordeek, José Luis Araujo eta Félix Prol, hurrenez hurren. Taldea osatzen dute baita ekimenaren koordinatzaileak, Rosalía Herrera teknikaria, eta Idoia Izagirre, udal kontu-hartzaileak. Ermuko Udalak taldea koordinatzeko ardura du. Gure udalaz gain, Wacth It! proiektuko bazkideak ondokoak dira: Euskal Herriko Elektronika eta Informazio eta Teknologi Industrien Elkartea, (GAIA); Granollerseko udala (Girona), Vic-eko Unibertsitatea, Daimieleko Udala (Ciudad Real), Barataria Uharteko Fundazioa (Toledo), Toulouseko Merkataritza Ganbera (Frantzia), Covilha udalerriko Berrikuntza eta Industrializaziorako Elkartea (GIPI) eta Pedro Nunes Institutua, azken bi horiek Portugalekoak.

Europako hego-mendebaldeko lurraldean kokatzen diren hiru herrialde horien arteko lotura antzerako arazoa edukitzea da: horien ekonomi ehuna batez ere enpresa txiki eta ertainetan oinarrituta baitago, garapen teknologiko eta I+G+B atalarekiko konpromiso urria izan ohi duten horietakoetan. Egoera horren ondorioz, lanpostu kualifikatuen eskasia dago eta kualifikazio altuko langile askok hiriburu eta udalerri handiagoetara alde egiten dute, bertan lan egiteko aukera zabalagoak izaten baitituzte.

WATCH IT proiektuaren bazkideak Ermuko Udaletxean.

Ekimen honen bidez lehiakortasuna areagotu nahi da, hiriburu edo herri handien eta txikien arteko diferentziak gutxitu nahian. Baita ere hego-mendebaldean kokatutako industri herri edo hiri txikien etorkizuneko perspektibak hobetzea. Hori guztia lortzeko, ezagutza, berrikuntza, garapena eta teknologiaren egokitzapena bultzatu eta sustatzeko lehiakortasun zentroak sortzea proposatzen da, nazio ezberdinen arteko lankidetzarekin.

Helburu horiek lortzeko xedez, jarduera nagusi eta ezinbesteko batzuk zehaztu dira: ondokoak hain zuzen ere; herriko plan estrategikoa diseinatzea; eta horren barne ikerketaren emaitzei jarraipena egiteko behatokia sortzea, I+G+B kudeatzeko metodologia diseinatzea eta ekonomi ehuna berritzeko lurraldeetan estrategia sareak sortzea.

Gaur egun proiektuaren erdia egina dagoela esan dezakegu, Ermuko udalerriaren plan estrategikoa eta azterketa sozio-ekonomikoa eginak baitaude. Jada, inguruko enpresekin hartu-emanak hasi dira I+G+B metodologi proposamena balidatzeko eta teknologia transferitzeko behatokiaren edukiak elkarlanean definitzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere