Udal liburutegia zabalik Aste Santuan
Udal liburutegia zabalik egongo da hastear gauden Aste Santuko jai egunetan zehar. Dena den, bere ordutegia berezia izango da, asteburuetan irekitzen duen modu berberean. Horrela, bihartik hasi eta datorren astelehenera bitartean, zerbitzua zabalik izango da goizeko eta arratsaldeko ordu batzutan. Hau da, goizez 10etatik 20etara, hain zuzen ere. Apirilaren 18ko asteartetik aurrera, liburutegia bere ohiko ordutegira bueltatuko da, zabalik egonez etenik gabe goizeko 9,30etatik iluntzeko 8 eta erdietara bitartean.
Aldizkarien merkatu txikia
Hurrengo astelehenean hasiera emango zaio urteroko aldizkarien merkatu txikiari. Aurtengoa, Liburuaren nazioarteko egunaren ospakizunetan txartatuta dago. Markatu txiki horretan liburutegiko bazkideen esku jartzen dira azken urtean bildutako aldizkarien aleak, zeinak hemerotekan irakurri eta kontsultatu ahal izaten diren. Ale horiek orain dohainik eskaintzen zaizkie gordetzeko edo berri irakurtzeko interesa izan dezaketen guztiei. Aldizkarietako aleren bat edo beste eskuratzeko betebehar bakarra hura eskatzea eta liburutegiko bazkide txartela aurkeztea dira. Aldizkari guztiak aste betez ikusgai egongo dira liburutegiko irakurketa gelan..
Eraman ahal izango diren aldizkarien artean orotarik dago, literatura alorretik hasi eta, kirolak, dekorazioa, kultura edo zientzia eremuak jorratzen dituztenak kasurako. Hizkuntzarik dagokionez ere, eskaintza zabala da, gaztelera eta euskarazkoak baitaude. Batzuk aipatze arren, adibide gisa, ondokoak izango dira: Sapoprt Life; Cuerpo y Mente, Revista de Occidente, Argia, Aizu, Nueva Revista de Cultura, Política y Arte, Integral, eta abar. Ekimen honen bidez aldizkari horiei irtenbide bat eman nahi zaie, artxibatu eta gordeta utziko balira ezin izango liratekeelako kontsultatu.

Lotutako albisteak
Kultura Ministerioak gure liburutegiaren lana aitortu du, «Cuando la biblioteca acompaña no estás sola» izeneko hautagaitzari saria emanez
«Arratsaldean kontu kontari» programak hiru saio eskainiko ditu urritik abendura bitartean, 2018 eta 2023 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Parte hartzea doakoa izango da, baina aldez aurretik tokia erreserbatu beharko da
Liburutegiak haur eta familia irakurketa kluben beste edizio bat jarriko du abian. Ipuinez eta liburuez elkarrekin gozatzeko eta txikitatik irakurtzeko zaletasuna sustatzeko proposamena