-Lomi-power- enpresako orubean etxebizitzak egingo dira

21.04.06
Erakundea

Ermuko udalbatzak 900.000 euroko mailegua eskatzea onartu berri du. Diru hori ‘Lomi-power’ (antzinako Lomiño) enpresak duen orubean sustapen publikoko etxebizitzak eraikitzeko beharrekoak diren lurrak erosteko erabiliko du. Mailegua eskatzea aho batez onartu du udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek, egin den azken osokoaren bilkuran. Mailegua Bilbao Bizkaia Kutxa erakundearekin hitzartu da. Udalak orube horretan 80 etxebizitza eraikitzeko asmoa du, horietatik 40 babes ofizialeko etxebizitzak izango dira eta beste horrenbeste libreak. Gainera, aparkaleku bat egitea ere aurreikusten da.

Hori horrela, udal honek duela gutxi eskuratutako Lomiño izeneko eraikin ohia hipotekatu egingo du etxebizitzak sustatzeko beharrezkoak diren gainerako ondasunak eskuratu eta horien ordainketei aurre egin ahal izateko. Salerosketa hori egin zenean, udalak eraikina urte baten edo biren buruan botako ez zuenaren hitza eman zien jabeei, horiek enpresa Mallabiko Industrialdera (Hanbrera) lekuz aldatu bitartean. Erositako 5000 metroak eta pabilioia Areitio gainerako bidearen ezkerretara daude, hau 634 errepidearen ondoan. Udalak kreditua eskatzea erabaki du, proiektua aurrera ateratzeko ondoko eta inguruko lurrak erosi eta finantzatzeko, horietan etxebizitzak eta horiek beharko dituzten zerbitzu eta sartu eta irteteko azpiegiturak egin beharko baitira.

Proiektuaren zirriborroa

Etorkizuneko etxebizitza horietarako sarbidea, bai oinezkoentzat baita ibilgailuentzat ere, lurrazpiko pasabide baten bidez egitea proiektatu da, edozelako arriskurik ekiteko. Lurrazpiko pasabide hori gaur egun Zeharkaleko autobus geltokiaren ondoan izango du bere sartu eta irteera.

Carlos Totorika alkateak bileran adierazi zuenez “ekimen honen helburua industri jarduerak hiri gunetik kanpora ateratzea eta leku egokiagoetara lekuz aldatzea da, Hiri-ordenaziorako plan orokorrean jasotakoari jarraiki”.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako