Bularreko minbiziari buruzko hitzaldia
Bularreko eta ginekologiko minbiziak jotako emakumeen elkarteak, Katxalinek, hitzaldia emango du bihar Zineman, arratsaldeko 4etan. Hitzaldian parte hartuko dute elkarteko zuzendari Txaro Beobidek eta Donostiako Onkologi Institutuko medikua den Mª Jesus Mitxelenek. Hitzaldi-mintzaldia zabalik dago jende orokorrarentzat, nahiz eta antolatzaileek oso apropostzat jo duten 55 urtetik gorako emakume ororentzat.
‘Katxalin’ elkartea gaixotasunari aurre egin eta onik atera diren gaixo ohi talde batek sortu zuen duela urte batzuk. Elkartearen helburua bikoitza da, batetik tumoreak atzematen eta horiek prebenitzearen alde lan eginez eta, bestetik, gaixoei Gipuzkoan dituzten baliabide, tratamendu eta laguntza taldeei buruz informazio ematea eta horrekin bizitzen laguntzea. Gainerako osasun gaietan bezalaxe Ermua Gipuzkoaren barneko jarduera eremuan txertatuta dago. Gure Erkidegoan honelako hiru elkarte daude, lurralde bakoitzean bana, hain zuzen ere.
Bularreko minbizia goiz detektatzeko programari ekingo zaio laster eta aurtengoan ere 50 urtetik 64ra bitarteko emakume ermuar guztiei dei egingo zaie proba bat egin dezaten. Deialdia hemendik gutxira egingo denez, egoki ikusi izan da oraingo hitzaldi hau antolatu eta egitea, herritarrak kontzientziatu eta prebentzio helburua duten miaketa horietan parte hartzeak duen garrantzia azpimarratzeko.Hitzaldian bertan bideo bat pasatuko da minbizia garatzeko eragina izan dezaketen faktoreak adierazteko eta norberak miaketa nola egin azaltzeko. Saioa amaitu aurretik bertaratzen direnek aukera izango dute zalantzak argitzeko, medikuari galderak egin ahal izatea aurreikusi baita.
Mitxelen medikuak adierazi digunez programa martxan jarri zenetik emaitza onak lortzen dihardu eta gaur egun aztertzen dihardute 69 urtera arte luzatzea edo ez. Halaber, honek aholku mesedegarri batzuk ere eman dizkigu, ondokoak:
Bularreko minbizia goiz detektatzeko egun ematen den gomendio sorta:
- Bularrak aldiro-aldiro norberak aztertzea. 20 urtetik aurrera, hilean behin egitea gomendatzen zaie emakume guztiei
- 30 urtetik 35era bitartekoentzat urtean behin medikuak berak azterketa fisikoa egitea.
- 40 urtetik 50era bitarteko emakumeak gutxienez 5 urterik behin mamografiak egitea. 50 urtetik aurrera bi urtean behin.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu