Apirileko zine-klubaren zikloari amaiera emango gaur

27.04.06
Kultura eta Gazteria

Hilabete honetako zine-klubean komedia independente amerikarrari buruz programatutako zikloari amaiera emango zaio gaur gauean. Gaurkoan "American splendor" luzemetraia emango da Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Komedia honek 101 minutu irauten du. Honen zuzendariak bi izan dira Shari Springer Freeman eta Robert Pulcini. Filma 2003. urtekoa eta komiki baten egokitzapena da, hartan jasotako pasadizoak pantaila handira eramateko asmoz. Aktoreak ondokoak dira: Paul Giamatti, Hope Davis, Madylin Sweeten eta Harvey Peker. Sarrerak 2,60 euro balio du, ikusle orokorrentzat. Ikuskizuna Mudo-drogot zinematografo elkarteak antolatu du.

Sinopsia

Harvey (Paul Giamatti) Clevelandeko toki ospitaleko langilea da. Eguneroko monotonia saihesteko bide bakarra bere lankideekin gai ezberdinen inguruan eztabaidan jardutea da. Kasualitatez egun baten, Robert Crumb (James Urbaniak), musikazale eta postal diseinatzailea ezagutzen du. Handik urte batzuetara, Crumb under-ground komikiei esker ospetsu egin ondoren, protagonistari ere komikiak adierazpen artistikoa izan daitezkeela bururatzen zaio eta horretan hasten da, bere tira komikoa idatzi eta argitaratuz. Horrela, "American splendor" titulupean, Amerikako langileek bizitzeko duten moduan oinarriturik, erretratu ironikoak lantzen hasiko da. Estreinakoz 1976. Urtean argitaratu zen eta bere lanekin lortutako arrakastari esker, Harvey erreferentzia bihurtu zen 80. hamarkadan.

Filmak zentsurarik gabeko adierazpide baten bila dabilen langile anonimo baten istorioa kontatzen digu. Ibilbide horretan, esker oneko irakurlegoa, kritikaren mirespena eta –are garrantzitsuago- familiaren babesa jasoko ditu. Harvey Pekar gatzgabeko bere bizitzaren kronistan bihurtu zen, gatz eta piper asko izan ohi dutenentzat erreserbaturiko hedabide batean: komikia.

Lotutako albisteak

Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu