-Liburuaren eguneko- jardueratan jende ugari

03.05.06
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak ‘liburuaren nazioarteko eguna’ ospatzeko antolatu dituen jardueretan jende ugari bildu izan da. Hori horrela, liburutegian lanean diharduen taldea eta kultura saila bera pozik agertu dira eta positibotzat jo dute aurtengo urteko edizioa. Enkarni Gernuak 4 eta 5 urteko ehun umetik gora bildu zituen aurreko astean ikus-entzunezkoen gelan. Ekitaldian bere ipuinetako ‘Erreka Mari’ pertsonaia aurkeztu zuen eta txotxongilo emanaldi bat egin zuen, bertaratutako guztiak liluratu eta bereganatuz.

Bestalde, Antxon Irusta idazleak ere Anaitasuna Ikastolako LHko 6. mailako ikasleak erraz asko poltsikoratu zituen haiekin eginiko topaketan. Saioa umorez jantzi zuen hizlariak eta entzuleek, berriz, algara eta barreak jarri zituzten. Hizlari eta entzuleen arteko kimika berehala piztu zen, aretora bildu orduko. Idazleak telebistan, irakaskuntzan eta ipuin kontaketan duen eskarmentua oso lagungarria izan zen, saio oso entretenigarria suertatuz. Parte hartu zuten hainbat gazteren esanetan ‘motzegia egiteraino’. Saioa ‘Katxin’ tituluko ipuinari dedikatu zitzaion batez ere. Ipuinak menditik herrira jaitsitako gazte baten ume baten istorioa kontatzen du. Honek animaliez dakien guztia irakastera dator, jendeak animaliak maitatzen ikas dezaten.

Irakur zaletasuna sustatzeko ekimen hauetan parte hartu duten haur eta gazteen ikasleek aldez aurretik beren irakasleekin batera gelan obrak landu eta irakurri dituzte. Hori esker, obren haria, pertsonaiak eta xehetasunak ezagututa galderak egitea erraztu die. Horregatik guztiarengatik, liburutegiak beren partaidetza eskertu nahi die idazle, horien lanak argitara ematen dituzten argitaletxeei eta, baita herriko ikastetxeetako irakasle eta ikasle guztiei.

Lotutako albisteak

Imagen
25.06.25
‘Ermua Hiria´ XXXI. Literatura lehiaketako saridunak erabaki dira

Gaztelaniazko eta euskarazkoa narratiba saria Madrilgo eta Gazteizko autoreei egokitu zaie
Imagen
17.06.25
Zabalik udako Bookface lehiaketaren laugarren edizioa

Lanak irailaren 15era bitartean aurkeztu ahal izango dira, hori barne
Imagen
05.06.25
‘Ehuntzen eta Hitz egiten’ tailerretako kideek egindako lanak ikusgai jarri dituzte

Lanak Liburutegian egongo dira ikusgai ekainaren 12ra arte eta 9: 00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango