Kike Amonarrizen hitzaldia
Kike Amonarriz bihar Ermura etorriko da hitzaldia ematera. ‘Euskararen inguruan urtero antolatzen diren ‘Berbetan’ jardunaldien barneko ekitaldia izango da. Udal teknikari ohia, SIADEKO taldeko soziologo eta komunikatzailea euskara eta erdaren arteko nahasketa eta interferentziaz hitz egingo digu udal liburutegiko ikus-entzunezkoen aretoan, arratsaldeko zazpi t’erdietatik aurrera. Hitzaldiaren titulua ondoko hau da: ‘Eske guk hola eitten dou berba, bale?’. Berbetan jardunaldiak herriko udal euskaltegiak eta Kaltxangok, Anaitasuna ikastolak eta Eskolabarrik eta Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatzen dituzte.
Urtero antolatzen diren ‘Berbetan’ jardunaldiak euskarak Ermuan duen egoeraren inguruko gogoeta eta hausnarketarako antolatzen dira.Aurtengoan euskara eta gaztelaniaren arteko interferentziak; toki hedabide euskaldunak eta euskara zabaldu eta normalizatzeko euskara teknikarien zereginak hizpide izango dira, hurrengo asteetako saioetan. Kike Amonarrizek bihar euskara eta gaztelaniako forma eta esapideak nahasten dituzten hitz egiteko moduen inguruan jardungo du. Parodia eta umorearen bidez, hizkuntza menderatu eta gaitasunez komunikatzeko beharraren inguruan entzuleak pentsaraztea nahi izango du.
‘Berbetan programa’
- Maiatzaren 11n, 19,30etan, Teresa Murgako ikus-entzunezkoen gelan, Kike Amonarriz: ‘Eske guk hola eitten dou berba, bale?
- Maiatzaren 24an, 19,30etan, Teresa Murgako ikus-entzunezkoen gelan, euskarazko toki hedabideak: Alazne Aiestaran (Drogotenitturri) eta Asier Unanue (Arreta Irratia).
- Ekainaren 1ean, 19,30 h, Teresa Murgako ikus-entzunezkoen gelan, euskara teknikariaren zereginak: Junkal Txurruka (Eibarko udala) eta Fernando Ruiz (Durangoko udala).
Lotutako albisteak

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago

Azken urtean Udal liburutegian gehien irakurri den euskarazko liburua izan da

Maiatzaren 15etik 25era bitartean euskara gehiago eta gehiagotan erabiltzeko konpromisoa