-Xornadas das letras Galegas- jaiaren XXII. Edizioa
Ermuak biziki ospatuko du aste bukaera honetan ‘Xornadas das Letras Galegas’ jaien hogeita bigarren edizioa. Egitaraua herriko zentro galiziarrak antolatu du, Galiziako Xuntaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta udal honen laguntzarekin. Aurtengo edizioan ‘Manuel Lugrís Freire’ idazlea omenduko da. Egitaraua astearen hasieran ekin zen, arratsaldero hainbat ekitaldi eginez. Nolanahi ere, gaur hasiko dugun aste bukaera honetan garatuko da egitarauaren mamia eta funtsezko jarduerak.
Gaur arratsaldean txapliguak botako dira eta egoitza dagoen San Isidro kalean musika egongo da. Bihar, larunbata, ekitaldiak goizean goizetik hasiko dira. Dantza erakustaldia eta kalejira egingo da. Goizeko hamaikak eta laurdenetan, Lucía Fernández Blancok agurra egin eta pregoia irakurriko du. Ondoren, bildutako dantza taldeek dantza erakustaldia eskainiko dute. Eguerdiko ordu batean, Pontevedratik etorritako ‘Salsa Rosa’ orkestrak dantzaldia egingo dute. Jarraian bazkaria izango da eta arratsaldean musika eta dantza ikuskizunek aurrera jarraituko dute.
Igandean, bezperan irekitako bideari jarraituko zaio musika eta dantza gehiagorekin. Antolatzaileen iragarri dutenez, aste bukaera osoan zehar olagarroak eta Galiziako produktu tipikoen dastatze eta salmenta izango da. Gaztetxoek, berriz, Okin Zurin egongo diren zaldikoetan ibiltzeko aukera izango dute.
Lotutako albisteak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu