Ermuak parte hartuko du Kudeaketako Bikaintasunari buruzko I. kongresuan

17.05.06
Erakundea

Udal honek parte hartuko du bihar Bilbon hasiko den Herri Administrazioetan kudeaketako Bikaintasunari buruzko I. kongresuan. Kongresua Q-EPEA taldeak (bikaintasunaren alde egiteko Erakunde Publikoen Elkargune Aurreratuaren akronimoa) antolatu du eta Euskalduna jauregian garatuko da datozen bi egunetan. Q-EPEA taldea osatzen dute kudeaketan Bikaintasunaren bila dabiltzan eta horren alde egiteko konpromisoa hartu duten Euskadiko zenbait herri erakundek. Horiek taldean lan egiten dihardute 2002az gerotik, Euskalit taldearen laguntzaz, kudeaketako praktika egokiak konpartitzeko eta zabaltzeko, laneko agiriak elkar trukatzeko, punta-puntako beste erakunde publiko eta pribatuetako zuzendaritza taldekideak gonbidatzeko, esperientziak konpartitzeko eta, kasu honetan bezalaxe, lan hori hedatzeko aurreko ekitaldiak antolatzeko.

Kongresu honen helburua ondoko hau da: batetik, adituen eskutik herri administrazioetako kudeaketa-arloan esperientziak eta metodologiak parekatzeko eztabaida-gunea sortzea. Eta, bestetik, toki, foru, autonomi, estatu eta atzerriko administrazioetako arlo ezberdinetako kudeaketan izan diren praktika onak ezagutzea. Gure udal honen ordez eta izenean bi ordezkari izango ditugu. Bata udaleko idazkaria, José Antonio Fernández Celada, eta bestea, Langileria alorreko teknikaria, Eduardo de la Fuente Riaño. Biek hitza hartuko dute, ostiraleko ekitaldian. Lehenak, Valladolideko udaleko lankidearekin batera landutako, txostena aurkeztuko du. Txosten horretan ‘Funtzio publikoaren arautegia eta kudeaketa sistemak’ ‘jorratuko dira. Hitzaldia eguerdiko hamabiak eta laurdenetan hasiko dute. Hitzaldi horren buru HAEE-IVAPeko Jon Koldobika Urrutia zuzendaria egongo da. Egileek txosten horretan herri administrazioak etorkizunerako duen erronka aztertuko dute, hau da ‘onargarriak diren kostuetan eta goi-mailako kalitatea eskainiz, herritarren eskariak eta itxaropenak asetzeko’ duten erronka.

Bigarren lankideak, egitarauan P2.1 hizki eta zenbakiekin identifikatzen den saioan parte hartuko du. Saio horretan, bikaintasunaren garapena udaletxe txikietan izango da hizpide eta Ermuko, Arakileko eta Saxeko teknikariek hitz egingo dute euren erakundeetako eskarmentua kontatzeko. Hitzaldi hau goizeko 10,30etan hasiko da. Hitzaldi horren buru Getxo Udaleko kalitatearen arduraduna den Enrique Sacanell egongo da. Gure udala egun modernizatzeko eta aldatzeko prozesu batean murgilduta dago, kudeaketa prozesuen bidez oinarritzeko, herritarrei eskaintzen dizkiegun zerbitzuan kalitatea gehitzeko xedez.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
30.12.25
Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako