Udaleku irekietan izena emateko epea zabalik

22.05.06
Euskara

Udal euskara zerbitzuak udako aisialdi ekintzetako kanpainan izena emateko epea zabaldu berri du. Interesatuek izena eman dezakete datorren maiatzaren 23ra bitartean. Izena emateko bi aukera dituzte ikasleak edo, horien ordez, euren gurasoak; bata ikastetxean bertan egitea, Eskolabarri, Sallabente eta San Pelaio ikastegietakoen kasuan eta, bestea, udaletxeko informazio eta erregistroan bideratzea, Anaitasuna ikastola, Ongarai eta Ermutik kanpoko ikastetxeetan dabiltzan ikasleen kasuan. Euskarazko aisialdi ekintza hauek Lehen Hezkuntzako 1. mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2 mailara arteko ikasleentzat antolatzen dira.

Izena emateko interesdunek, fitxa bete, osasun identifikazio-txartela erantsi eta ordenantzan ezarritako tasa ordaindu behar dute. LHko 1 mailatik 5era bitarteko ikasleek banakako izen emateagatik 95 euro ordainduko dituzte, bi anai-arrebek ematen dutenean 160 eta hiruren kasuan 240 euro, hurrenez hurren. Ekintzok, uztailaren 3tik 14ra bitartean gauzatuko dituzte. Lehenengo astean, jarduerak eta txangoak izanik eta, bigarrenean, hiru egunetako egonaldia Nafarroako aterpetxe batean. Nagusien taldekoek –LHko 6. Eta DBHko 1. eta 2. mailakoek- astebeteko kanpaldia egingo dute Burgoseko Medina de Pomar herrian, uztailaren 3tik 7ra bitartean. Izena eman nahi dutenek 164 Euro ordaindu beharko dituzte, 273 € bi anai-arrebek kointzidituz gero eta hiruren kasuan, 408 € hain zuzen ere.

Aurtengo udako ekintzen egitaraua uztailaren 3tik 14ra bitartean gauzatuko da. Egitarauaren zirriborroan, hortaz, behin-behinekoa oraindik eta alda daitekeena, aurreikusita dagoenez, hainbat txango egingo dituzte umeek, besteak beste, Donostiara, Gaztelugatzeko San Juanera, Gamarrako igerilekuetara Kabartzenora eta jolas, kantu eta jaialdiak egitera, eta abar. Nagusien taldeak berriz kayak modalitateko kanoan jaitsiko dira Ebro ibaitik, arku tiroketan eta ur-jolasetan, jardungo eta espeleologia egingo dute.

Lotutako albisteak

Imagen
15.04.25
Udalak euskara sustatzeko aurtengo dirulaguntza lerroak zabaldu berri ditu

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago
Imagen
11.04.25
Markos Gimenoren "101 letrakartel", Ezekiel Etxebarria sariaren irabazlea

Azken urtean Udal liburutegian gehien irakurri den euskarazko liburua izan da
Imagen
04.04.25
Euskaraldia ekimenaren laugarren edizio maiatzean izango

Maiatzaren 15etik 25era bitartean euskara gehiago eta gehiagotan erabiltzeko konpromisoa