Multiabenturaz blai

24.05.06
Kirolak

Udal Kirol Erakundeak hastear dugun udarako aisialdi eta kirol kanpaina aurkeztu berri du. Ekimenari “Kirolaz blai - Uda 2006” izena jarri dio eta bertan aukera anitz bildu ditu. Egitarauak proposatutako aukera zabala da oso, kirol diziplina askoko jarduerak eta txangoak uztartuz. Kanpaina uztailaren 3tik 17ra bitartean gauzatuko da, horiek barne. Egitaraua Lehen Hezkuntzako ikasleentzat da aproposa eta jarduerak 6 urtetik 12ra bitartekoentzat pentsatu dira. Erakunde autonomoaren helburua ondokoa da “jarduera fisikoan eta jolasean oinarrituta, kirolaz gozatzeko eta jarduera anitzetarako gune bat eskaintzea”. Izenak emateko epea zabalik dago eta nahi dutenek kiroldegiko sarrera eta kontrol zerbitzutik pasa daitezke fitxa betetzera. Izena emateko 56,95 euro ordaindu beharko dituzte kiroldegiko abonatuek eta 61,85 euro abonatu ez direnek.

Kirol koordinadore teknikari Antxon Garciak adierazi duenez egitarauaren bokazioa, argi eta garbi, ‘hezitzailea’ da, “bizikidetzarako eta baloreak irakasteko esparrua izan nahi du, hortaz ez dira onartuko talde kidetasun, errespetu edo joko garbia bezalako baloretatik aldentzen diren jokabide ez portaerarik, horiek baitira kirolaren zutabe”. Aurreikusitako jardueren artean ur-jolasak, musika bidezko terapia, eskalada, arku-tiroketa, suf-a eta abar luze bat daude. Herritik kanpora egingo diren txangoak Gorlizera izango dira. Egitarauaren arau orokorretan jasotzen denez, antolatzaileek jarduerak eta egunak aldatu ahal izango dituzte, eguraldiaren edo partaide kopuruaren beharretara egokitzeko. Bestalde, esan behar jarduerak zein hizkuntzan gauzatuko diren begirale eta parte-hartzaileen artean adostuko dutela. Argibide gehiagorako ikus kanpainarako argitaratu den bi orrikoa, jo kiroldegiko sarrera eta kontrol zerbitzura edo deitu 943 17 90 90 telefonora.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Betiondoko igerilekua prestatzeko lanetan, laster irekiko baita

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira
Imagen
28.05.25
Ermua Kirolak-ek web atal berria estreinatu du

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia
Imagen
27.05.25
XVI. Aizkolari lehiaketa egingo da igandean plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan