Zeru zabaleko XIII. pintura lehiaketa

14.06.06
Kultura eta Gazteria

Ermuko zeru zabaleko XIII. pintura lehiaketa datorren igandean egingo da. Mugartea elkarteak edizio berria deitu eta hori arautuko duen oinarriak kaleratu ditu. Aurten sarietan 1350 euro eskudirutan banatuko dira. Haurrentzat sari berezi bat eta beste dozena erdi opari iragarrita daude. Lehiaketan edozein zaletuk har dezake parte. Pintatzeko erabili daitekeen teknika librea da, baina gaia Ermuko hiriguneko elementuren batean oinarriturik egon behar du.

Izen emateak igandean bertan egin ahal izango dira liburutegian, goizeko 9etatik 11etara bitartean. Bertan artistek pintatzeko erabiliko dituzten euskarriak zigilatu egingo dira, herrian eta goiz horretan bertan egindako lanak direla frogatzeko. Arratsaldeko ordu bietan lehiaketa amaitutzat emango da eta lanak liburutegian bertan entregatu beharko dira. Artearekin zerikusia duen kideekin lehiaketarako espresuki bilduko den epaimahaiak bere erabakia ezagutaraziko du egun horretan bertan eta sariak entregatu ere bai. Helduentzat lehen sailkatuari 600 euro emango zaizkio eta 350 € bigarrenari. Bigarren sailkatzen ez den lanaren egilearentzat ere 100 euroko akzesit bat ere iragarrita dago. Azkenik, ermuarra izan eta epaimahaiaren aipamena jasotzen duen egileak ere 200 euroko saria eskuratuko du. Sariak jasotzen dituzten koadroak Mugartearen esku geratuko dira. Gainerako guztiak jaso ahal izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu