Gaur zine-klubeko emanaldia dago
Homosexualitateari buruzko zikloa gaur bukatuko da, ‘Transamerica’ luzemetraiarekin. Emanaldia Zineman izango da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Filma Duncan Tucker zuzendariarena da eta iaz, 2005. Urtean, estreinatu zen. 103 minutu irauten ditu eta parte hartzen dute aktore aktoresak ondoko hauek dira: Felicity Huffman, Kevin Zegers, Fionna Flanagan eta Elizabeth Peña. Sarrerak 2,60 euro balio du, ikusle orokorrentzat.
Sinopsia
Bree (Felicity Huffman) transexual bat da, ikuspuntu genetikotik emakumea dena. Unibertsitatean ikasitakoa da, gaur egun Los Angeleseko zonalde oso umilean bizi da eta lanbide bi dituena, sexua aldatzeko azken ebaketarako aurrezten baitabil, emakume osoa izateko xedez. Egun batean, New Yorkeko polizia sailetik deitzen diote eta unibertsitateko ikasle garaian - gizon baten bizitza zuenean- ikaskide batekin izandako harreman heterosexualaren ondorioz, seme bat jaio zela jakiten du. Berri horrek, bere bizitza irauli egingo du.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu