Pintxo lehiaketa zabalik
Herriko ostalarien arteko laugarren pintxo lehiaketa gaur arratsaldean irekiko da. Aurten estreinakoz herritarrek pintxorik onena aukeratzeko bozka elektronikoa erabili ahal izango dute, udal web-gune honetaz baliatuz. Nolanahi ere, ohiko bidea eta papera erabili nahi dutenek ere aukera izango dute, larunbateko azokan Orbe plazan ontzi bat jarriko baita. Aurtengoan ere bederatzi dira pintxo lehiaketan parte hartuko duten ostalaritza establezimenduak, astelehenetik hasita dauden Gastronomi Jardunaldien barne. Establezimenduak ondorengoak dira: Giroa (Nabigatzen); Zutik (Alemanita); Beer Station (Basoko perretxikoak Toroko ardo beltzarekin); Zutabe (Gotzainaren zolak, Ratzingerren erara); Jai (Trufak); Sirimiri (Itsasoko kapritxoa); Txalaparta (TTatxun), Kiroldegia (udako ametsa) e Irulitxa (tartaleta txanpiñoi eta Burgoseko gaztarekin).
Pintxoak aurkezten atzo arratsaldean hasi ziren ostalariek eta herritarrek horiek dastatzeko aukera izango dute datorren igandera bitartean. Taberna edo kafetegi bakoitzak ezarrita duen ordutegitik aurrera hasiko da pintxoak saltzen, 1,10 eurotan bakoitzeko. Epaimahaia gaur arratsaldeko 6 t’erdietatik aurrera tabernatatik pasatzen hasiko da. Aurtengo lehiaketa honetan bi sari izango dira, bata epaimahaiak emango duena eta bestea, herritarrek esleituko dutena. Epaimahaiak aukeratzen duen pintxo onenaren egileari 200 euroko saria eta diploma bat emango zaio eta, herritarren, herri bozka bidez, aukeratutakoari berriz, diploma bat. Herritarrek bozkatzeko internet erabili ahal izango dute biharko gauerdira bitartean.
Canalesen afaria eta liburua
Bart gauean Fernando Canalesek eta bere taldeak ‘Erretena’ elkartean prestatu zuten dastatze-afarira joan zirenak pozarren agertu dira. Etxanobe’ jatetxeko sukaldariak menu orekatua eskaini zuen, horren prestaketan kalitate handiko produktuak erabiliz eta aurkezpen oso txukunaz, jankide guztiak liluratuz. Parte hartzaileen esanetan jakiak eta aukeratutako edari zabalen arteko bat egitea oso egokia izan zen.
Astelehen arratsaldean aurtengo Jardunaldi Gastronomikoak aurkeztu ziren eta ekitaldi horretan Fernando Canales sukaldariak EITBko Félix Linares aurkezle eta esatariarekin elkarlanean batera idatzi duten ‘Cocine’ tituluko liburua aurkeztu zen. Aurkezpen ekitaldi hori udaletxeko atikoan egin zen.
Ekitaldia amaitu aurretik Lobiano Gastronomi elkarteak, Fernando Canalesek sinatutako liburu bat entregatu zion udal Liburutegiari. Horrela, sukaldariaren liburuaz herritak orok gazatu ahal izango duelako eta, bestetik, gastronomia ere liburutegira joateko beste arrazoi bat ere izan daitekeelako.
Lotutako albisteak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu