‘Folkezblai’ lehiaketaren finalerako taldeak erabaki dira
Folk musika taldeentzako Ermuko lehen lehiaketaren finaletan parte hartuko duten taldeak aukeratu berri dira. Taldeen artean bi asturiar eta beste bi galiziar daude, nafar bat eta Valladolideko beste batekin batera. Lehiaketara hamaika talde aurkeztu dira eta horietatik bost baztertu eta gainerako seiak elkarren artean lehiatuko dira azken fase honetan. Finalean sartutako taldeek zuzeneko emankizuna egingo dute datorren irailaren 8,9 eta 10ean, Orbe Kardinalaren plazan eskainiko dituzten kontzertuetan. Finalean sartu direnak ondokoak dira: Mielotxin (Nafarroa); Alvaro Costas & Hot Band (Pontevedra); Xera (Asturias); Xerfa (Pontevedra); A Gramalleira (Valladolid) eta Cádaba (Asturias). Zerrendatutakoetatik lehenengo biek ostiralean joko dute, bigarrenak larunbatean eta azken biak igandean. Zuzeneko kontzertuak herriko plazan emango dira arratsaldeko seietatik gaueko bederatzietara bitartean. Talde bakoitzak hiru ordu laurdenetik orde betera izango du bere saioa eskaintzeko. Ondorengo ordu erdia, taldeen arteko errelebua egiteko eta instrumentuak aldatzeko erabiliko da.
Epaimahaikoek aditzera eman dutenez lehiaketara aurkeztutako taldeen maila oso ona izan da eta horrek asko zaildu du finalerako nortzuek sailkatuko zuten erabakia. Talde gehienak maketa eta aurkezpenerako lan oso bikainak bidali dituzte, ekoizpen nahiz originaltasunaren ikuspegitik.
Azkenik, aipatu behar ekimen honekin batera irailaren 10eko larunbatean Mercedes Peón kantari galiziarrak ere emanaldia emango duela plazan, gaueko 11etatik aurrera. Mercedes artista sendo eta ezaguna da musika eta folk munduan, izan ere 2000. UrteanEuropako folk kartistarik onena izendatu zuten, ‘folkword,’ izeneko ‘Isué’ izeneko bere lehen diskoarekin zerrendatan lortutako postuaren arabera.
Lotutako albisteak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu