Udalak jai egitarauari buruzko kontsulta egingo

11.07.06
Kultura eta Gazteria

Web-gune honek orain artean ‘eman zure iritzia…’ tituluaz izan duen atala berregituratu egin du, erakargarriago egiteko eta udalerrian bizi garenon iritziak modu zuzenean jaso ahal izateko. Orain arte atal horretan web-guneari buruzko galdetegi bat zegoen, www.ermua.es ataria zabaldu zenetik inoiz aldatu ez dena. Udalak herritarren iritzi zuzenak ezagutzeko eta harreman estuago edukitzeko asmoz, udalerriaren egunerokotasunean planteatzen zaizkigun gaien inguruko iritzi eta galdetegiak jasotzeko helburuaz atala berregituratu eta indarberritu nahi du. Herritarrei planteatuko zaien lehen galdetegia, herriko jai nagusietarako prestatu den jai egitarauaren balorazioa izango da. Egitarau ofizial horren inguruan bere iritzia adierazi nahi duten guztiek web-gunean sartu eta galdetegia betetzeko aukera izango dute, datorren uztailaren 23ra bitartean, egun horretan galdetegia desaktibatuko baitugu. Bildutako emaitza eta iritzien berri zehatza, hurrengo egunean, uztailaren 24an, emango dugu. Parte hartu eta eman zure iritzia!

Lotutako albisteak

Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko
Imagen
03.02.26
Asteburuan ‘Rental family 'eta‘ Hamnet' filmak proiektatuko ditu Antzokiak

‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena