-Santixauak- ate joka ditugu

14.07.06
Kultura eta Gazteria

Santiago Apostoluaren omenez ospatzen ditugun herriko jai nagusiak eta arrazoi horrekin prestatutako programa ofizialari hasiera emango zaio gaur arratsaldean. Aurtengo jaiak hastear daude, nahiz eta egun eta jarduerarik garrantzitsuenak uztailaren 24tik 27ra bitartean gauzatuko diren. Nolanahi ere, giroa berotzen joateko, gaurtik hasi eta patroiaren bezperara eta egun nagusira arte ekintza ugari izango dira bata bestearen atzean. Ohiturari jarraiki, programari herriko txaranga eta elkarteetako kideek emango diote hasiera, lagunen arteko lehiaketa eta jolasekin. Hori horrela, gaur arratsaldeko 7etan eta herriko plazan hasiera emango zaie soka-tirako saioei. Gauean ere, izango da zerikusia, Gure Ametsa eta Txindurri taldeek dantza erakustaldia eskainiko baitute, gaurko hamar eta erdietatik aurrera.

Programaren hasierak asteburuarekin bat etorri denez, bihar eta esti ere hainbat jarduera eta ekitaldi izango dira. Programak iragartzen duenez, bihar APFEk antolatutako 7 jokalariko taldeen arteko futbol txapelketa jokatuko da, Betiondoko zelaian, goizeko bederatzietan hasita. Ordu bete beranduago Orbe Kardinalaren plazan, arku-tiroko jaialdia egongo da. Parte hartzea librea da, nahi duen guztiarentzat. Arratsaldeko 4etatik aurrera, herri arteko xake partida azkarren hamaikagarren lehiaketa jokatuko da, San Martin plazan. Gauean, musika eta dantza ikuskizuna egingo da kalean, ‘Esencia argentina’ izeneko muntaia ikusteko aukera izango dugu. Igandean, 7 jokalariz osatutako taldeen txapelketak aurrera jarraituko du, mendi bizikletako XI. Martxa ere korrituko da eta herriko pala txapelketari amaiera emango zaio, arratsaldeko 7etan jokatuko diren partida finalekin. Jarduera eta horiek ordutegi zehatza jakiteko, kontsultatu programa ofiziala.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu