Koadrilen arteko jolasak aurrera
Ostiralean hasitako koadrilen arteko jolasek aurrera jarraituko dute gaur. Arratsaldean bestei proba jokatuko dira. Gaurko iragarrita daude ‘Pepino’ eta ‘Jatorrizko bekatua’ izenez ezagutzen direnak. Lehenengoa, barazkia izter artean hartuta errelebutako lasterketa korritzean datza eta, bigarrena, zintzilikatutako sagarra jatean, hari eskuekin heldu gabe eta ahalik eta arinen. Saioak arratsaldeko zazpietan hasiko dira, Orbe Kardinalaren plazan.
Gauen, Alex Ramos kantari ermuarrak kontzertua emango du Valdespina parkean. Ikuskizuna gaueko hamar eta erdietan hasiko da. Kantariak bere azken konposizio eta olerkiak, kantari gisa egin duen ibilbidearen hasierakoekin uztartu eta nahastuko ditu.
2006ko ‘Santixauei’ buruzko iritziak
Lerro hauen bidez gogorarazten dizuegu oraindik ere garaiz zabiltzatela –oraindik epea zabalik baitago- jai egitarauari eta Kultura sailak eta jai-batzordean bildutako elkarteak programa ofizialean bildutako ekitaldiei buruzko zuen iritziak adierazteko. Programak duela egun batzuk herriko etxebizitzetako gutunontzietan utzi dira eta hartan bildutakoaren gaineko iritziak bildu nahi ditugu. Prestatutakoaren inguruko puntuaketak eman eta iradokizunak lotura honen bidez egin ditzakezu.
Lotutako albisteak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu