Txupinazoa eman aurreko asteburua, ekintzaz gainezka dator

21.07.06
Kultura eta Gazteria

Errefrauak dioenez santu guztiak bezperatik hasita ospatzen dira. Nolanahi ere, Ermuan ez du esaera zahar horretan esaten dena, araua baieztatzen duen salbuespenari helduta. Horrela, uztailaren 24ari itxaron gabe, herria jai nagusien aurreko asteburu bizi-bizia pasatzeko prest gaude. Horrela antzeman daiteke jai-egitarauari begiratu bat eman eta dakarren eskaintza zabala ikusita. Gainera herritar guztiok jai eta festa egun horiei gogotik heltzeko irrikan gaude. Horri horrela izateko arrazoiak anitzak dira: azken egunetako beroa, koadrilen arteko lehiaketak, oporrak esku-eskura edukitzeak, eta beste abar luze bat jaien eztanda aurreratuko dutenak. Azken egunetan joera hori nabaritzen da; lehen lehenengo aukera kalera irteten baikara goiz, arratsalde nahiz gauez, eta asteburu honetan ere horrela izatea espero da.

Gaurkoan ikusmin handiena sortuko duen ekitaldia ohiko play-back lehiaketaren saioa izango da, herriko plazan gaueko hamar eta erdietatik aurrera ikusteko aukera izango duguna. Ohiko eta tradizio hitza erabiltzean paradoxa sortu badaiteke ere, horrela da ez betidanikoa delako. Ohiko diogu, urtero programan errepikatu arren, oso gurea delako eta egitarauan mantentzea lortu duelako, oso interesgarria eta erakargarria izaten baita, jarduerak urte asko izan arren. Ziur gaude, aurtengoan ere gure gazteek harridura puntu hori lortuko dutela, prestatzen dituzten emanaldi askok orijinaltasun handia izan ohi dutelako eta, nola ez, lan asko ere bai.

Bihar ‘Celtas Cortos’ taldearen kontzertua

Bihar, ezbairik gabe, jarduera nagusia Valladolideko ‘Celtas Cortos’ taldeak emango duen kontzertua da. Ikuskizuna san Pelaio parkean izango da gaueko hamaika t’erdietatik aurrera. Jesús Cifuentes –Cifú- kantari eta liderra duen talde honen etorrera ikusmin handia sortu du, herrian ezezik inguruko bailaretan ere, esaterako Durangaldean, Lea-artibain edo Deba-barrenean. Gainera, ikusmina handitu egin du kontzertua parkean zabalik eta dohainekoa izateak. Emanaldi hori, taldeak ''20 Soplandoversos'' tituluko bere azken lana aurkeztu eta sustatzeko prestatu duen biraren barne dago. Lan horretan taldeak bere sorreratik gaur arte eta hogei urtez egin duen ibilbidea biltzen du bi diskotan. Bertan uztartzen dituzte abesti ezagun eta arrakastatsuak, 5 berri, zuzeneko emankizunak, kolaborazioak eta DVD batean bildutako telebistako irudiekin batera. Taldea duela gutxi elkartu da berriz, denbora batez elkarrekin jo gabeko etenaldi baten ostean.

Igandea zertxobait lasaiagoa izatea espero da, gauza interesgarri ugari egongo diren arrren. Egitarauak eskaintza zabala badakar ere, guk horretatik guztietatik hiru besterik ez ditugu aipatuko. Badajozeko Bienvenida herritik etorritako bandak eguerdiko hamabi eta erdietan eskainiko duen kontzertua. Arratsaldeko seietan eta leku berean egingo den musika eta dantza jaialdia. Eta, amaitzeko, gaueko hamar eta erdietan Valdespina parkean egingo den bertso jaialdia.

Ekitaldien berri zehatza edukitzeko (ordu, leku eta abar), ikus programa ofiziala.

Lotutako albisteak

Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu