Hainbat kanpaina berezi martxan -Santixauetarako-
Herriko jai nagusiak erreferentzia gune eta erakusleiho paregabea dira. Jai eta aisialdi giroan gozatze, egun osoa kalean eta bizitasunaz pasatze eta jendetza pilatzearen ezaugarriak aukera ematen dute sentsibilizazio eta hausnarketa kolektibora garamatzaten kanpaina ugari luzatzeko. Xede horrekin zerbitzu soziokomunitarioek foileto bat argitaratu dute jendeari dei eginez jai hauetan harreman pertsonal eta afektiboetan sen onaz joka dezagun. Pedro Sánchez, lankide eta gizarte laguntzaileak adierazi digunez kanpainak zentzu bikoitza du; "batetik sexu-harremanak izatekotan, Santixauetan ere sen onez joka dezagula eta pertsona biren nahi eta borondatea uztatu behar dela”. Hortaz, gogoratzen dugu “pertsonok horretarako uste osoa izan behar dugula eta inplikatutako biak horrela nahi izan behar dugula”. Bestalde, luzatu nahi dugun bigarren mezua ondokoa da: “sexu modu anitz daudela baina sexu-transmisiozko gaixotasunetatik eta GIBetik edo nahi gabeko haurduntzatik babesteko modu seguru bakarra preserbatibo dela”.
Horiek horrela, sailak 3000 foileto eta beste horrenbeste kondoi banatuko ditu dohainik bihar. Foileto bakoitzak kondoi bana izango du, “konfiantzazko marka ezagun eta kalitatekoa”. Banaketa Santixau jaien aurreko jardunaldietan egingo da eta bihar gauean hasiko ‘Celtas Cortos’ musika taldearen kontzerturako herrian jendetza uholdeak espero direlako.
‘Emakumeok edonon’
Emakumearen udal Kontseiluak eta berdintasunerako sailak ere sentsibilizazio eta aldarrikapenerako kanpaina prestatu eta pegatina batzuk argitaratu dituzte. Pegatina horiek ere mezu bikoitza izan eta gauza bia aldarrikatzen dute: emakumeek ere jaiak gozatu eta bizitzeko eskubidea dutela eta, bestetik, inolako eraso sexistarik gabeko jaien aldeko deia. Pegatina hauek ere dohainik banatuko dira datorren astelehenetik hasita amaitu artean. Interesatuek udal eraikin guztietan eskura ditzakete eta baita ere beste hainbat leku kolaboratzaile eta ohikoetan.
Udal euskara zerbitzuak ere, jaietan euskara alboratuta utzi gabe erabiltzeko deia egin du. Egitarau ofizialean orrialde bat jasotzen da, ondoko leloarekin: ‘euskaldunak bagara Santixauetan algara ere euskaraz!’.
Azkenik, jai egitarauaz baliatuz ere, droga eta alkoholaren kontsumo, erabilera eta gehiegikerien inguruan ohartarazten da. Bertan ematen den gomendioa, inolako drogarik hartu aurretik, horren inguruko eta horrek ekar ditzakeen arriskuekiko ahalik eta informazio gehiena biltzea da. Drogak ez nahastea, ez eta sexua harremanak eta drogak edo alkohola nahastea. Azken batean, mezu garrantzitsuena ondokoa da, ahal izanez gero, ez dezagula horrelako ezer kontsumitu eta jai osasuntsuez goza ditzagula. Gora Santixauak eta ondo pasa!
Lotutako albisteak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu