Euskara ikasteagatiko dirulaguntzen deialdia

05.09.06
Euskara

Udal euskara zerbitzuak euskara ikasteagatiko dirulaguntzen deialdia zabaldu du. Dirulaguntzok azken bi ikasturteetan euskaltegietan edo zentro homologatuetan euskara ikasten ibilitako ermuar helduentzat dira. Diruz lagunduko dira hiru ikastaro mota egin eta eskatzen dutenei: ohiko ikastaroetarako eta udako nahiz neguko barnetegietarako ikasleei. Eskabideak udaletxeko erregistroan aurkeztu ahal izango dira irailaren 18ra arte. Interesdunek aurkeztu beharreko agiriak ondokoak dira: errolda-ziurtagiria, euskaltegi edo ikastegiak luzatutako ziurtagiria eta hurrengo ikasturterako matrikula ordaindu izanaren originala.

Dirulaguntzak jaso nahi dituztenek ondoko baldintzak bete beharko dituzte: ermuko bizilagunak izan, eskola orduen %90era joan izana eta ikastaroa gainditu edo horri aprobetxamendu a atera izatea; eta ikas prozesuari (zikloari) amaiera ematen ez bazaio horrekin aurrera jarraitzea. Udako barnegiak egin dituztenei 60,10 euro emango zaie eta ohiko ikastaroetako ikasleei, kasurik gehienetan, ordaindutako matrikularen %50a.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin