Zine-klubak denboraldi berriari ekingo dio gaur

14.09.06
Kultura eta Gazteria

Mudo-Drogot Zinematrografo taldeak antolatzen dituen zine-klubeko emanaldiak gaur hasiko dira, udako etenaldiaren ondoren. Taldeak gaurkorako Jordi Solé (Jo Sol) zuzendari eta gidoilari kataluniarraren luzemetraia programatu du. Filmaren titulua ‘El taxista ful’ da, 87 minutu irauten duena. Filma komedia bat da eta bertan lan egiten dute ondoko aktoreek: Pepe Rovira, Marc Sempere, Marcos Rovira eta Santiago López Petit. Emanaldia 22,15etan hasiko da, Zineman. Sarrerak 2,60 euro balio du.

Sinopsia

José R. 52 urteko taxilaria da, Bartzelonako hirian lan egiten duena. Honek ez luke inolako garrantzirik izango, lanerako erabiltzen dituen ibilgailuak lapurtutakoak izango ez balira. Ibilgailuak lan egin ahal izateko lapurtzen ditu, zentzurik gabeko gurpil-zoro batean itoz. Protagonista honek harreman berezia trabatzen du, Gizarte Sistemarekin nahigabeturik dagoen eta Marc Trafal izena duen ekintzaile batekin. Pertsonaion bidez adierazten da bizitza eta arazoak ulertzeko bi modu daudela: bizitzari eta arazoei aurre egitea edo horien aurrean etsi eta amore ematea.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu