Txangoa Bartzelonara, urriko zubian
Herriko gazteek, nahi dutenek behintzat, Bartzelonara joan ahal izango dira urriko zubian, diruz lagundutako bidaian. Gazteria zinegotzigoak eta horiei informatzeko bulegoak kultur eta aisi bidaia berri bat antolatu dute, Kataluniako hiriburua ezagutu nahi dutenentzat. Bidaiak barne hartzen ditu joan-etorria, hiri gauetan ostatua hartzea aterpetxe batean eta pentsio erdiko erregimenean, hiriko lekurik esanguratsuenak bisitatzea eta Port Aventura izeneko parkera sartzea. Horretan joan-etorria, ostatua, mantenua, eta sarrera daude barne, 90 euro ordainduta.
Txango horretan parte hartzeko interesa duten pertsonek datorren dagoeneko izena eman dezakete datorren irailaren 29ra edo dauden lekuak bete bitartean. Izena emateko interesdunek orriak bete, NANaren fotokopia entregatu eta kuota ordaindu behar dute. Ekimen honetan parte hartu nahi duen guztiak, Ermuko biztanle izan eta errolda inskribatuta egon behar du. Bidaia izena ematean ordaindu behar da eta, izena eman ondoren atzera egiten duenari ez zaio dirurik itzuliko. Argibide gehiagorako jo, Kultura sailean kokaturik dagoen Gazteria Informatzeko Zerbitzura. Bertako telefono eta fax zenbakiak ondokoak dira: 943179161 eta: 943179166, hurrenez hurren. Posta elektronikoz idatz diezaieke, ondorengo helbidera: oij-gib@udalermua.net. Bulego horren ordutegia ondokoa da: astelehenetik ostegunera goizez 10etatik ordu 1era eta arratsaldez 5etatik zazpietara bitartean. Ostiraletan, zabalik dago eteneik gabe, goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara bitartean.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu