Ermuko kaleak musikaz jantziko asteburuan

15.09.06
Kultura eta Gazteria

Ermuan kaleko musika banden kontzentrazioa izanen da asteburu honetan, ‘Musikale’ izeneko ekimenaren barne. Ekimena Bizkaiko Foru Aldundiarena da eta lurraldeko sei udalerritara zabalduko da. Aurten, estreinakoz Ermura etorriko da Aldundiaren eta Udalaren arteko lankidetzari esker. Datozen hiru egunetan zehar Ermuko kaleetan barrena hamabost musika talde ibiliko dira beren erritmoak zabaltzen. Hamabost talde horietatik hiruk ekimenaren programa komunean daude eta gainerako hamabiak, beren-beregi etorriko dira gaur hasiko dugun ekimenean parte hartzera. ‘Musikale’k musika kaleratzeko helburua du, estiloen aniztasuna erakutsi eta datozen hiru egunetan kaleak kolorez janzteko. Horretarako, estilo anitzeko talde asko ekarriko dira, herrialde ezberdinetakoak proposamen oso ezberdinak aurkezteko. Hori horrela, trikitixak, gaitak, txistuak, airezko, metalezko eta hari-instrumentuak ikusteko aukera izanen dugu, Mexikotik bertatik etorritako Mariatxia eta guzti.

Ekitaldiak gaur hasiko dira

Programari arratsaldeko seietan emango zaio hasiera, ordu horretan hiru talde hasiko dituzte beren emanaldiak. Aurkezpenean ondoko hiru taldeek hartuko dute parte. ‘Blocquilombo’ izeneko talde kataluniarra izango da bat. Gironatik etorriko zaigun talde honek ikuskizun kosmopolita bat eskainiko digu, bere musikak Afrikako eta Hegoamerikako tradizioaren eragin handia du. Beren musikaren iturri dira, besteak beste, sanba eta funky estiloak. Bigarren taldea Balkanetatik etorriko da, emakumeek eta gizonek osatzen dute eta bere izena ‘Haïdouti Orkestar’ da. Hauek erritmo herrikoiak, melodia konplexuak eta jazz musika uztartzen dute. Eguneko azkeneko proposamena bertakoa izango dugu, Alboka musika eskolako trikitilarien taldea baita. Joaldiak arratsaldeko 6etan hasi eta gaueko 9etan bukatuko da.

‘Irulitxa’ taldearen X. urteurrena

Larunbat eta igandean talde kopurua eta aukerak gehiagotu egingo dira. Taldeek goizean goizetik hasiko baitituzte beren emanaldi eta kalejirak. Igandea, egun berezia izango da, herriko ‘Irulitxa’ taldea sortu zeneko X. urteurrena betetzen delako. Horregatik, egun horretan arreta berezia egingo zaie fanfarreei eta euskal herriko toki askotatik etorriko dira Irulitxako kideak zoriontzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
Santixauak 2025 - Los Zigarros taldearen kontzertua | Santiagos 2025 - Concierto de la banda Los Zigarros
21.07.25
Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita