Salaketa-filma proiektatuko da gaur zine-klubean

21.09.06
Kultura eta Gazteria

Gaur gauean ‘Camino a Guantánamo’ titulatzen den filma proiektatuko da zine-klubean. Filmak Estatu Batuek Kubako lurralde hartan duen base eta presondegian islamistek bizi duten egoera eta presoei ematen zaien tratua salatzen ditu. Luzemetraia Michael Winterbottom zuzendari britainiarrarena da. Zinta Berlineko jaialdian estreinatu zen eta, aldi berean, merkaturatu zen DVD eta internet bidez. Horrelakorik egin izan den lehen kasua izan da. Emanaldia ‘Mudo-drogot Cinematógrafo’ taldeak antolatu du. Saioa Zineman egingo da, gaueko 10,15etan hasita. Sarrerak 2,60 euro balio du.

Sinopsia

Lau gazte britainiarrei gertatutako istorioa kontatzen du. Laukotea 2001eko irailean Pakistanera joan zen haietako baten ezkontzara joateko eta, bidez batez, opor egun batzuk pasatzeko. Bidaian Pakistan ezagutzeko hainbat hiritatik barrena ibili ziren: Karachi, Kandahar, Kabul eta Kunduz, barne. Azken herrialde honetan Iparraldeko Aliantzako soldaduek atxilotu egin zituzten eta Estatu Batuetako armadaren esku utzi. Lau gazteetatik hiru Guantánamon Estatu Batuarrek duten basera eraman zituzten, bertan gatibu edukiz bi urte luzez. Gatibualdi horretan gazteek irain eta tratu txarrak jaso zituzten sarritan. Ia hiru urte beranduago, 2004ko martxoaren 5ean, Erresuma Batura bueltatu zituzten. Londreseko hiriburuan galdeketa egin eta gero, aske itxi zituzten kargurik gabe.

Lotutako albisteak

Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu