Ermua Automozioa garatzeko sortuko den adimen-zentroan sartu da

22.09.06
Erakundea

Ermua atxiki egingo zaio Euskadin automozioaren sektorea garatzeko punta-puntako zentroa sortzeko eratu berri den Fundazioari. Bilboko erakustazoka edo beste azpiegitura berriekin egin bezalaxe, ekimenari ingelesezko izena ipini zaio eta horretatik eratorritako akronimoaz bataiatu da: ‘Fundación AIC-Automotive Intelligence Center Fundazioa’. Ermuko udalak ondare gisa 30000 euro ipiniko ditu eta udalerrian dituen 50000 metro karratuko lursaila emango. Atxikipen hori gehiengo osoz eta udalbatza eratzen duten alderdi politiko guztien aldeko botoarekin egin da, azken Osokoaren Bilkuran hala erabaki baitzen. Biltzar horretan ekimenaren memoria eta estatutuak ere onartu ziren. Fundazioak izaera pribatua eta iraunkorra izango ditu. Fundazioaren kapital soziala 270.000 eurotan jarri da. Carlos Totorika alkatea izango da Ermua herriaren izenean eta ordez jardungo duen Fundazio horretako kidea.

Ekimena honetan datza: Ermuko udalerrian automozio-sektorean balioa sortzeko zentro bat eratzea. Aipaturiko zentroa punta-puntako prestakuntzadun pertsonen koordinazioan oinarrituko da, xedeak honakoak izanik: sektorearen ezagutza garatzea; orotariko enpresen lankidetza zuzena izango duten proiektuak burutu eta jardunean jarriz ikerketa zientifikoko eta garapen teknologikoko ekintzak garatzea, automozio-sektorearen industrian lehiakortasuna eta berrikuntza areagotzeko. Horretarako; maila profesional guztietako heziketa suspertuko da, horretan lanean ari diren pertsonen lehiakortasuna eta trebetasunak sustatuz, beraien prestakuntza-maila hobetzeko; sektorearen zerbitzurako proiektu berritzaileak sortarazteko xedez, automobilgintza Euskadiko industriaren euskarri nagusienetariko bat delako.

Fundazio ondoren adierazten diren erakunde eta enpresek osatuko dute: Bizkaiko Foru Aldundia, Ermua eta Amorebieta-Etxanoko udalak, Autokomp Ingenieria S.A. , ZF Lemförder TVA S.A., Carbureibar S.A., Grupo Pierburg, Grupo Amaya Tellería-G.A.T. Staff S.L., Microdeco S.A. eta Euskadiko Automozio Klusterra (ACICAE).

Lotutako albisteak

Imagen
10.07.25
Azaleko minbizia prebenitzeko modurik onena, eguzkitik babestea da

Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta herriko boluntarioak informazioa eta gomendioak emango dituzte gaur Betiondon
Imagen
09.07.25
‘ZainSare’ programaren hiru udalerri pilotuetako bat izango da Ermua

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera
Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute