-El Arco- filma proiektatuko da gaur

28.09.06
Kultura eta Gazteria

Gaurko zine-klubeko emanaldian Ki-Duk Kin zuzendari korearraren filma emango da. Filmaren titulua ‘El Arco’ da. Drama generoan txertatzen da, laurogeita hamar minutu irauten ditu eta emanaldia 22,15etan hasiko da. Gaurko saioa iraileko azkena izango da. Sarrerak 2,60 euro balio du ikusle orokorrarentzat.

Sinopsia

Edadeko arrantzalea itsasoan bizi da, txikitan jasotako neskatilarekin batera. Arrantzalearen asmoa neskatila norbaitekin ezkontzea da, hark hamazazpi urte bete bezain pronto. Bitartean, ezkonsaria prestatzen dio eta errespetatzen ez duten gizonengandik babesten du. Neskatila babesteko duen modu bakarra arku batez baliatu eta geziak jaurtitzea da. Arku hori etorkizuna igartzeko eta musikarako ere erabiltzen du. Egun batean, gizon talde bat itsasontziratzen da arrantzara irteteko. Horien artean unibertsitario izandako mutil gaztea dago. Mutila eta neskatila maitemindu egiten dira. Arrantzale zaharra jabetzen da zuen asmoak bereak egin duela…

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian