Agustin Jiménez komikoaren azken ikuskizuna aurkeztuko gaur

29.09.06
Kultura eta Gazteria

Agustín Jiménez komikoak ‘7pecados.com’ ikuskizuna aurkeztuko du gaur Ermuan. Emankizuna Zineman egingo da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak 12 € balio du ikusle orokorrentzat eta, bi euro gutxiago zinemako bazkide direnentzat. Lana ‘stand-up comedy’ genero amerikarrean oinarritzen da eta aktore bakarraz baliatzen aitzindaria da; aktore hori ikuskizunaren izar bakarra bilakatzen da.

Telebista izan da Agustin Jimenezi ospea eman dion medioa. Gaur egun pil-pilean dago eta arrakasta lortu du ''Splunge'' programarekin eta ''La noche con...Fuentes'' programan duen kolaborazioarekin. ‘Paramount Comedy’ kanalaren harrobikoa dugu, generoaren bazterrak harrotu dituena eta bakar hizketaren bidez eszenatokian oso ondo moldatzen dena. Jiménezek adimenaz baliatzen da ikuslearen irrifarrea lortzeko.

Jimenez Antzezpen Eskolan ikasitakoa da eta estatu osoko eszenatokietatik ibili izan da.Telebistako ‘Lleno por favor’ edo ‘Turno de oficio’ telesailetan lan egin du. Bestalde, aktore, esatari, mago eta mimo-antzezle gisa ere lan egin du.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian