Atletismo, eskubaloia eta futbola aste bukaeran
‘José Merino’ren oroimenez urtero antolatzen den hiri lasterketa igande honetan korrituko da. Lasterketak aurten bere bederatzigarren edizioa beteko du. Igandean irteera eta helmuga Zubiaurre kalean izanen dira, iaz egin bezala. Karrerak luzera desberdina izango du, korrikalarien kategoria bakoitzari egokitutakoa. Ibilaldi motzena, prebenjaminak korrituko dute: 260 metro hain zuzen. Ondoren, benjamin kategoriako neskek 850 metro egin beharko dituzte eta mutilek, berriz, 1450 metro. Ibilbide luzeena nagusiena izango da, senior taldean parte hartzen duten korrikalariek 11500 metro bete beharko dituztelarik. Lehenengo irteera goizeko hamarretan emango da, lasterketa nagusia ordu eta erdi beranduago abiaraziko delarik. Sariei dagokionez, adierazi behar da kategoria guztietako lehen hiru sailkatutakoek sariak eta elastikoak jasoko dituztela. Gainera, 16 urtetik gorako guztiek elastiko bana eskuratuko dute parte hartu eta amaitzeagatik bakarrik. Antolatzaileek, guztira 2750 euro banatuko dituzte eskudirutan. Parte hartzeko, 16 urtetik gorakoek 5 euroko kuota ordaindu beharko dute. Izen emateak egiteko ondoko bideak erabili daitezke: zentroaren egoitzara joan; 943 17 27 15 telefonora deitu; 943 03 01 93 faxera bidali edo jesuscastillaleon@hotmail.com helbide elektronikora idatzi. Azkenik, gogoratu lasterketa bakoitza hasi baino hogeita hamar minutu lehenago mahaira bertara joan daitezke atletak.
Eskubaloia
Emakumezkoen eskubaloi taldeak, ‘Bruesa BM Ermuak’ aste buruz honetan emango dio hasiera denboraldi berriari. Ligako lehen partida etxean jokatuko du taldeak, kantabriako ‘Promociones Paraíso’ren aurka. Partida igandean jokatuko da, eguerdiko 12etan, M. Angel Blanco kiroldegiko pistan. Alfredo Rodríguezek entrenatzen duen taldea ilusioz beterik eta itsaropenez emango dio hasiera liga berri honi. Taldeak lehen maila nazional honi eusti nahi dio. Plantila hamabi jokalarik osatzen dute eta hauekin entrenatzen ari dira beheragoko kategorietako beste lau kirolari ere.
Taldearen bozeramaleak, Ana Sacedak adierazi digunez denboraldi berriko eginbehar nagusia ‘mailari eustea izango da, eta hainbat eta lehenago hobe, baina larritasunik gabe, lan serio eta saiatuaren bidez’. Sacedak, bestalde, “iazko denboraldian lortutako ilusioa mantentzen ere lana egin beharra dago”. “Ermuar guztion laguntza lortu nahi dugu etxeko partidetan sendo ibiltzeko eta afizioaren indarra, hamahirugarren jokalaria esaten den hori, sentiarazteko bisitatzen gaituzten ekipoei”. Hori horrela, kirolaz at, beste erronka bat partidako jarraitzaile eta zaletu kopurua gorakada bidean jartzea eta pabiloia betetzea izanik.
Futbola
Ermua Kirol Elkarteko lehenengo taldea aste bukaera honetan Galdakaora joango da, bertakoen aurka jokatzeko. Partida Santa Bárbara futbol-zelaian jokatuko da igandean, arratsaldeko seietatik aurrera.
Lotutako albisteak

Aretoko ziklo, Crosstrain, Body power, dantzak eta crosstraining-erako 175 plaza iragarri ditu maiatza eta ekainerako

Kiroldegian eta Betiondon jokatuko dira; eskubaloia 18:30etan eta futbola goizean eta arratsaldean

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko