San Martin azokarako izen emateak zabalik
San Martin azoka ate joka dugu. Hilabete erdi eskas besterik ez da falta. Gaur zabaldu da izen-emate epea azokan eta bere lehiaketan parte hartu nahi duten pertsona ekoizleentzat. Izen emate epea zabalik egongo da urriaren 19a bitartean. Izen-emateak udaletxeko euskara zerbitzuan egin behar dira. Horretarako interesdunek aurkeztu nahi duten modalitateko fitxa bete eta jarduera bakoitzari dagozkion agiri osagarriak aurkeztea besterik ez dute. Urteroko legez, ¿Euskal Birusa’ talde euskaltzaleak antolatzen duen azoka honek bere hamazazpigarren edizioa beteko du aurtengoan. Aurten, azaroaren 11an, larunbatean ospatuko dugu.
San Martin azoka parte hartu ahal izango dute Deba barreneko, Durangaldeko eta Lea-Artibai eskualdeko baserritar eta ekoizleek. Eztiarekin eta salbuespen gisa, Bizkaia guztiko erlezainak onartuko dira. Lehiaketarako sei talde berezitu egongo dira, hain zuzen ere ondoko hauek: fruta eta ortuariak, gazta, sagardoa, txakolina, ogia eta eztia. Bestalde aipamen berezia egongo da, sarririk eskuratu ez arren, erakustokirik txukunena eta dotoreena jartzen duen lehiakidearentzat.

Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko